es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak bere Sail ofiziala osatuko duten 21 filmak iragarri ditu
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2022.01.19
Punto de Vista jaialdiak bere Sail ofiziala osatuko duten 21 filmak iragarri ditu
Punto de Vista jaialdiak bere Sail ofiziala osatuko duten 21 filmak iragarri ditu

Martxoaren 14tik 19ra Iruñean egingo den jaialdiaren hamaseigarren edizioan aurkeztuko dira 21 film horiek, 17 herrialdetatik etorriak. Jasotako 800 film baino gehiagoren artean egin da hautaketa, eta hamahiru film luze eta zortzi film labur biltzen ditu.

Punto de Vista jaialdiak -Nafarroako Gobernuak sustatua eta NICDO sozietate publikoak antolatua- bere hamaseigarren edizioa aurkeztu du gaur, Iruñean egingo dena, martxoaren 14tik 19ra. Topaketan, programazioan gehien espero den sailetako bat iragarri da: Sail ofiziala. 21 film aurkeztuko dira guztira, 17 nazionalitatetakoak, jaialdiaren proposamen nabarmen eta konprometitu honetan.

Sail ofiziala osatuko duten hamar programak lehiaz kanpoko hiru filmekin osatuko dira aurten. Kazuo Hara japoniar zinegile beteranoaren Minamata Mandala filmaren estreinaldia Espainian, eta jaialdiaren inaugurazioan eta amaieran proiektatuko diren filma hauek: Los caballos mueren al amanecer, Ione Atenea zinemagile nafarrarena, eta Charm Circle, Nira Burstein zuzendari estatubatuarrarena, hurrenez hurren.

Izena emandako 800 filmen artean aukeratu dira filmak, eta mundu osoko herrialdeetatik datoz, hala nola Japonia, Frantzia, Estatu Batuak, Espainia, Afganistan, Italia, Argentina, Bosnia, Txina, Irlanda, Filipinak eta Kamerun, besteak beste. Hamabi zinemagile emakumek eta hamar gizonek zuzentzen dituzte.

Manuel Asín jaialdiko zuzendari artistikoak, eta Lucía Salasek, Miguel Zozayak, Lur Olaizolak eta Pablo García Cangak osatutako programazio batzordeak hartu dute parte filmak aukeratzeko prozesuan.


Punto de Vista jaialdiko Sail ofizialeko filmak 2022:

1. 918 GAU, Arantza Santesteban. Espainia. 66’.

2. Baleh-baleh, Pascale Bodet. Frantzia. 51’. Estreinaldia Espainian.

3. Charm Circle, Nira Burstein. Estatu Batuak. 79’. Estreinaldia Espainian. Lehiaz kanpo. Amaierako saioa.

4. Evangelio mayor, Javier Codesal. Espainia. 138’. Munduko estreinaldia.

5. Film balkonowy, Pawel Lozinski. Polonia. 100’. Estreinaldia Espainian.

6. Guerra, Marta Ramos eta José Oliveira. Portugal. 104’. Estreinaldia Espainian.

7. Les prières de Delphine, Rosine Mbakam. Kamerun, Belgika. 91’.

8. Los caballos mueren al amanecer, Ione Atenea. Espainia. 81’. Munduko estreinaldia. Lehiaz kanpo. Inaugurazioko saioa.

9. Mille cipressi, Luca Ferri. Italia. 13’. Estreinaldia Espainian.

10. Minamata Mandala, Kazuo Hara. Japonia. 372’. Estreinaldia Espainian. Lehiaz kanpo.

11. Narciso, Julio Fermepin. Argentina. 29’. Estreinaldia Espainian.

12. Nenad, Mladen Bundalo. Bosnia, Belgika. 22’. Estreinaldia Espainian.

13. No hay regreso a casa, Yaela Gottlieb. Peru. 71’. Estreinaldia Europan.

14. Podul de Piatrâ / Pont de Pedra, Artur-Pol Camprubí. Espainia. 18’.

15. Saturn and Beyond, Declan Clarke. Irlanda. 60’. Estreinaldia Espainian.

16. Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM, Mengqi Zhang. Txina. 109’. Estreinaldia Espainian.

17. Soy libre, Laure Portier. Frantzia. 78’. Estreinaldia Espainian.

18. The Capacity for Adequate Anger, Vika Kirchenbauer. Alemania. 15’. Estreinaldia Espainian.

19. To Pick a Flower, Shireen Seno. Filipinak. 16’. Estreinaldia Espainian.

20. Transparent, I am, Yuri Muraoka. Japonia. 12’. Estreinaldia Espainian.

21. untitled part 9: this time, Jayce Salloum. Afganistan, Kanada. 6’. Estreinaldia Europan.


Jaialdia osatuko duten zazpi sailak

Punto de Vista jaialdiak, oro har, azken edizioetako ohiko programazio egiturari eutsiko dio, baina berrikuntza batzuk ekarriko ditu. Hala, zazpi sail handitan antolatuko da, eta haien edukiak iragartzen joango dira jaialdia egin arte. Sail ezagunak ditugu horien artean: Sail ofiziala, Atzera begirakoak, Foku garaikideak, X Films proiektua edo Hezkuntza programa. Horiei bi sail berri gehituko zaizkie, zuzendari artistiko berriaren eta jaialdiko programazio batzordearen lanaren emaitza. Bata da Lan, sorkuntza eta ekoizpen prozesuen inguruko jarduera publiko batzuk proposatuko dituena, eta bestea Contactos, zinema dokumentala beste praktika artistiko eta gogoeta praktika batzuekin harremanetan jarriko duena.

Punto de Vistaren edizio berri honek, bai sail paraleloetan bai Sail ofizialean, ahalik eta ikuspegi zabalena eta biltzaileena izan nahi du, eta arreta berezia eskainiko dio tokiko komunitatearen testuinguruari.


Punto de Vistaren irudia 2022an: Estereoskopia

Bestalde, jaialdiaren aurtengo irudia aurkeztu da gaur, Franziska estudioarekin egina, “Estereoskopia” izenekoa.

Edizio honen irudiak Orreagako ubide batetik edaten du, Ezka errekatik eta Arga ibaiaren uretatik. Tokiko gaia, naturala, eraldatzailea, jaialdian atzera begirako gisa islatzen dena, eta ikusizko baliabide lentikular baten bidez modu grafikoan lehorreratzen dena: irudi sekuentzialak, zerrendatan banatuak, eta nolabaiteko mugimendu efektua sortuz elkarri lotzen zaizkienak; bi plano batean. Diseinurako hiru estereoskopia pare erabili dira, Nafarroako Artxiboak lagatakoak.


Laguntzaileak

Punto de Vistak bere harremana sendotzen jarraitzen du kultur industriako erakundeekin eta eragileekin, nazio eta nazioarte mailan. Aurreko edizioetako ohiko laguntzeei, hala nola ICAA, Acción Cultural Española, Uharte Zentroa, Iruñeko Udala Civivox Sarearen bidez, Caja Navarra Fundazioa, Nafarroako Filmoteka, Jorge Oteiza Museoa Fundazioa, NAPAR eta Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterra edo Elías Querejeta Zine Eskola, beste bidelagun batzuk elkartu zaizkie, hala nola Golem, Reina Sofía Arte Zentro Nazionala, Afrikako Zinemaldia – FCAT, Marokoko Zentro Zinematografikoa, Liburutegi Zerbitzua edo Festival Scope plataforma. Gainera, pandemiaren ondorioz sortutako elkarte batzuetan (Federazio Pantaila, La Mesta edo Red Ibero Fest) parte hartze aktiboa izaten jarraituko da.


Gazteriaren epaimahaia

Punto de Vistaren nortasunaren ezaugarrietako bat da gazteen aldeko apustu etengabea, jaialdiaren funtsezko zutabe gisa. Kolektibo horri zuzendutako jardueren artean dago Gazteriaren epaimahaia sortzea. Epaimahai horrek urtero ematen dio Gazteriaren Saria Film Onenari, Sail ofiziala osatzen duten guztien artean. Interesa duten 18 eta 25 urte bitarteko pertsona guztiek eman dezakete izena webgunean, gaurtik otsailaren 21era arte.

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, Nafarroako Gobernuak sustatzen du eta NICDO sozietate publikoak antolatzen du.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.