es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vistak berriz ere dokumentala bere proposamenaren erdigunean jarri du, amaitu berri den hamaseigarren edizioan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2022.03.24
Punto de Vistak berriz ere dokumentala bere proposamenaren erdigunean jarri du, amaitu berri den hamaseigarren edizioan
Punto de Vistak berriz ere dokumentala bere proposamenaren erdigunean jarri du, amaitu berri den hamaseigarren edizioan

Jaialdiak 6.500 ikusle baino gehiago bildu ditu Iruñean, martxoaren 14tik 19ra antolatu dituzten proiekzioetan eta jardueretan

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hamaseigarren edizioa joan den martxoaren 19an amaitu zen. Mugimendu handiko sei egun izan dira, eta, haietan, dokumentalaren proposamenik estimulatzaileenak bildu dira, dokumentalaren forma desberdinetan. Aurten, Punto de Vistak bere ibilbideko etapa berri bati ekin dio, Manuel Asínen zuzendaritza artistikoaren pean, eta Asínek berak, Lucía Salasek, Miguel Zozayak, Lur Olaizolak eta Pablo García Cangak osatutako programazio batzordearekin.

Jaialdia Nafarroako Gobernuak sustatu du eta NICDO sozietate publikoak antolatu du osorik, eta, aurten, 6.500 pertsona baino gehiago bildu ditu antolatu dituzten proiekzioetan eta jardueretan. Jaialdiko jarduerak egoitza hauetan egin dira: Baluarte, Golem Zinemak, Oteiza Museoa, Nafarroako Filmoteka, Civivox Sarea, Civican eta Katakrak. Ikusleen % 80 inguru jaialdiaren egoitza nagusian bildu dira, Baluarten, Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan, baina, aldi berean, Punto de Vistak Iruñeko hainbat espaziotara hedatzen jarraitu du, eskaintza zabaltzeko eta publiko ezberdinengana iritsi ahal izateko. Gainera, jaialdiko astearen aurretik, Punto de Vistak hainbat tailer antolatu zituen haurrentzako hezkuntza programaren barruan; eta Programatzaile Gazteak x Punto de Vista saioak ere egin zituen, gazte talde batek horrelako jaialdi batean zinema nola programatzen den ikasteko.

Aurten, Punto de Vistak 435 pertsonari baino gehiagori eman die akreditazioa, eta, horien artean, ikus-entzunezkoen arloko 215 profesional baino gehiago egon dira (zinemagileak, artistak, akademikoak, zine zuzendariak eta beste jaialdi batzuetako zuzendariak, produkzioko profesionalak, banaketako profesionalak eta programazioko profesionalak, besteak beste). Horrez gain, hainbat unibertsitatetako eta zine eskolatako 174 ikasle ere bildu dira Iruñean. Besteak beste, unibertsitate eta eskola hauetakoak: Euskal Herriko Unibertsitatea, Elías Querejeta Zine Eskola, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, ECAM (Madril), Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Nafarroako Unibertsitatea, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea, ECIB (Bartzelona) eta Máster LAV (Madril). Azkenik, Punto de Vistara tokiko, Estatuko eta nazioarteko komunikabideetako 60 kazetari akreditatu baino gehiago etorri dira.

 

Punto de Vista 2022 zenbakitan

      Punto de Vista 2022ko proiekzioetan eta jardueretan 6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.

      Guztira 435 pertsona akreditatu dira jaialdian, profesionalak, ikasleak eta kazetariak batuta.

      Astebetean 100 film baino gehiago proiektatu dira, eta 60 saio baino gehiago antolatu dira proiekzioak eta gainerako jarduerak batuta.

      Sail ofizialean 16 nazionalitatetako 21 film egon dira, horien artean hamahiru film luze eta zortzi film labur; emakumezko hamabi zinemagilek eta gizonezko hamarrek zuzendutako filmak izan dira.

      Guztira 20 herrialderen baino gehiagoren ordezkaritzak bildu dira jaialdian; besteak beste, Frantzia, Estatu Batuak, Espainia, Japonia, Afganistan, Italia, Argentina, Bosnia, Txina, Irlanda, Filipinak edo Kamerungo ordezkaritzak.

      Nazioarteko epaimahaiak, X Filmseko epaimahaiak eta gazteen epaimahaiak emandako sariak emakumezko bost zinemagilek eta gizonezko zinemagile batek jaso dituzte. Film Onenaren Sari Nagusia Pascale Bodet frantziar zinemagilearen Baleh-baleh filmak irabazi du, eta emakumezko beste bi zuzendarik bina sari jaso dituzte: Arantza Santestebanek Publikoaren Sari Berezia Film Onenari eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia (Film Onenaren kategorian) jaso ditu, 918 GAU filmagatik; eta Mengqi Zhangek Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria eta Gazteen Saria Film Onenari jaso ditu, Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM filmagatik.

      Punto de Vista jaialdi kontziliagarria izan da lehenengoz, Punto de Vista: El Globo Rojo ludotekaren sorrerari esker. Bertan, bai pertsona akreditatuek bai publiko orokorrak 6 hilabetetik 12 urtera bitarteko haurrentzako espazio bat izan dute hainbat egunez. Dozenaka haur joan dira ludotekara jaialdiko astean, eta, bertan, jolasteko eta ikasteko aukera izan dute.

 

Jaialdiaren kolaboratzaileak

Aurten, Punto de Vistak orain arteko kolaboratzaile sarerik handiena izan du. Kulturaren industriarekin zerikusia duten Estatuko eta nazioarteko erakundeek eta eragileek bat egin nahi izan dute Punto de Vistaren proposamenarekin. Horietako batzuk, aurreko edizioetan ere izan dira kolaboratzaile; besteak beste, ICAA, Acción Cultural Española (Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programaren bidez), Uharte Zentroa, Iruñeko Udala (Civivox Sarearen bidez), Nafarroako Kutxa Fundazioa, Radio 3, Nafarroako Filmoteka, Jorge Oteiza Museo Fundazioa, Madrilgo Goethe Institut, NAPAR, Cineteca, Institut Françejais eta Elías Querejeta Zine Eskola.

Baina aurten bazkide berriak batu dira, hala nola Golem, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala, Casa Árabe, CIMA, Zinema Afrikarraren Jaialdia (FCAT), Marokoko Zentro Zinematografikoa, Nafarroako Artxiboa, Tangerreko Cervantes Institutua, Le Ballon Rouge, Kanadako enbaxada, Espainiako Filmoteka, Frantziako Zinemateka, Portugalgo Zinemateka, Bologna/ The Film Foundation/ World Cinema Zinemateka, Antartika, Injuve eta Festival Scope plataforma.

Gainera, pandemiaren ondorioz sortutako elkarte batzuetan (Pantalla Federazioa, La Mesta edo Red Ibero Fest) parte hartze aktiboa izaten jarraitu du jaialdiak.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.