Punto de Vista Jaialdiaren zazpigarren edizioan irabazleak izan diren pelikulak Vitoria-Gasteizko ARTIUM zentroan izango dira ikusgai. Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, ekainaren 16tik (osteguna) 19ra (igandea), doako zinearen eta publiko guztientzat irekia izango den programazioaren esparruan, ziklo bat izango da, eta Punto de Vistaren azken edizioko palmaresaren zati bat ikus ahal izango da, jaialdiaren barruan ekoiztutako beste hiru pelikulez gain.