"Pailazoak benetan hiltzen dira? Printzesak gutunak erantzuten dituzte? Heriotzaren irudia zaldi zuri baten irudia da? Nora joaten dira hitz zaharrak hiltzen direnean? Galdera horietako batzuk egiten dira
La Casa Emak Bakia dokumentalean, eta, bertan, etxe bat bilatu nahi da euskal kostan; hain zuzen ere, Man Rayk
Emak Bakia film ospetsua filmatzeko erabilitako etxea. Handik 80 urtera, Oskar Alegria etxe horren bila abiatuko da, soilik lau pistarekin: izen misteriotsua, leiho baten fotograma, ate baten beste fotograma bat eta itsasoaren irudia.