Zinema dokumentalaren hiru zuzendari ospetsu izanen dira Punto de Vista jaialdiaren X. edizioan, haien azken lanen emanaldi bereziekin: Luis Ospina kolonbiarra, Claire Simon britaniarra eta José Luis Guerin espainiarra:
Todo comenzó por el fin,
Le bois dont les rêves son faits eta
Le Saphir de Saint-Louis. Hiru zinemagile horiekin batera Michael Snow errealizatzaile kanadarra ere izanen da gure artean, emanaldi berezi bateko protagonista gisa,
La Région centrale zinemagintza esperimentaleko lan gorenaren proiekzioarekin, eta master-class bateko irakasle lanetan, Punto de Vista jaialdiaren hamargarren urtebetetzea dugun honetan.