es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
22.03.14-19
   Pamplona
- Iruña
hasiera  |  2016ko albisteak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
Agnès Varda zinemagile frantziar handia da 223 words izeneko proiektura gehitu den azken pertsona ospetsua. Film kolektibo horrekin, Punto de Vista jaialdiak Keywan Karimi zinemagile irandarrarentzako Writing on the city bere azken filmarengatik zigor gisa eskatutako kondenari, sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zigorrada, erantzun nahi dio. Filmaren mundu-mailako estreinaldia hartuko du jaialdi nafarrak bere hamargarren edizioan. Keywan Karimi-ren dokumentalak, saiakera moduan, Teheran hirian pintadak eta horma-irudi politikoak adierazpen- eta askatasun-bide gisa izan duen eta duen historia eta erabilera kontatzen digu.
Denboraren presentzia zineman izango da Punto de Vista bildumaren hurrengo emanaldiaren muina TIME izeneko liburukian islatuko dena; bertan, jaialdi nafarraren hamargarren urteurrenaren harian idatzitako eta prestatutako saiakerazko testuen hautaketa bat jasotzen da. Nicole Brenez, Jonathan Rosenbaum eta Georges Didi-Huberman arestian aipaturiko John Berger eta Víctor Erice-rekin batera arituko dira saiakeretan, elkarrizketari, dantzari eta betidanik zinemak bere oinarrizko elementu baten inguruan –aurten zinema elementu horri dedikaturik egongo da–, hots, denboraren inguruan, planteatu izan duen borrokari buruzko testuekin.
José Antonio Maenza izango da Heterodoksiak ataleko protagonista, Punto de Vista-k gure herrialdean gutxien hedatutako zinemari eskaintzen dion saioa. Atal honek, 2016an Maenzak esistitzen du! deituko dena, bere jatorri terueldarrari aipu eginez, artista aragoiarrak filmatutako hiru filmen proiekzioa eskainiko du: El lobby contra el cordero (1967-68), Orfeo en el campo de batalla (1968-1969) eta Hortensia/Beancé (1969).
Punto de Vista-ak denborari eskainiko dion Ten Years Older izenburuko gaikako atzera begirakoren baitan programatutako bi film luze, jaialdi nafarraren hamargarren edizioari hasiera eta amaiera emateko: Il Pianeta Azzurro, Franco Piavoli italiarrarena, hau Iruñean izango da filma aurkezteko; eta Vita Brevis, Thierry Knauff zinemagile belgikarrarena, hau ere bertan izango da saioa amaierako jaian agurtzeko.
Antje Ehmann alemaniarra, Claire Simon britainiarra, Javier H. Estrada espainiarra, Luis Ospina kolonbiarra eta Maria Bonsanti italiarra izango dira Punto de Vista Jaialdiaren urteurreneko hamargarren edizioko Nazioarteko Epaimahaiko kideak. Epaimahai nagusiak aurten Sail Ofizialean – Erdialdeko Eskualdean lehiatuko diren 17 filmak (9 film luze eta 8 film labur) ebaluatuko ditu eta hiru sari emango ditu: Filmik Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria eta Film Laburrik Onenaren Saria. Nazioarteko Epaimahaiari Gazte-Epaimahaia gehituko zaio, Filmik Onenari Gazteen Saria emango dioena, eta, baita, publikoa bera ere, zeinak, beste hainbeste egingo duen Publikoarentzako Filmik Onenaren Sariarekin. Gainera, Claire Simon eta Luis Ospina Punto de Vista-ren X. edizioko programazioan presente egongo dira, Le bois dont les rêves sont faits eta Todo comenzó por el fin euren filmei buruzko saio bereziekin.
BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales
Acción Cultural Española
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia
Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja Navarra
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Conecta Ficción
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.