Oskar Alegria

Kazetaritza ikasi zuen eta Madrilen hasi zen lanean, erreportari moduan, Canal Plus eta CNN+ kateetako albistegietan. Erredaktorea izan da kultura-saioetan, eta literaturaren inguruko saioen koordinatzailea Telemadrid (Los Cinco Sentidos) eta Euskal Telebista (Sautrela) kateetan. Gastronomiaren inguruko dokumentalen arloan, ETBrako Sukalde Maisuak saioa idatzi eta zuzendu du, Arzak, Subijana, Aduriz, Berasategui eta Arbelaitz sukaldariek parte hartu dutela.

2002. urtetik, bidaia-erreportajeak idazten ditu El País egunkariko El Viajero eranskinean, eta Enrique Vila-Matas idazleak bermatutako "Las ciudades invisibles" izeneko argazki-proiektuaren egilea da. 2009. urtetik dokumentalen gidoi-irakaslea da Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko gidoien masterrean, eta Argazki Abstraktuen Tailer bat zuzendu du Txillida-Leku Museoan, haurrentzat.

Bere lehen film luzea 2012. urtean egin zuen: La Casa Emak Bakia. Hainbat zinemaldietan parte hartu du, eta zenbait sari ere irabazi ditu, hala nola Montrealgo RIDM zinemaldiaren eta El Bolsóngo (Argentina) zinema esperimentaleko nazioarteko jaialdiaren aipamen bereziak.

Informazio gehiago: www.oskaralegria.com

Oskar Alegria
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.