Pablo Berástegui Madrilgo Conde Duque kultura-zentroko koordinatzailea da 2012. urtetik, eta, aurretik, Matadero Madrid sorkuntza garaikideko zentroko koordinatzailea ere izan da (2008-2012) eta Madrilgo La noche en blanco izenekoaren azken lau edizioak zuzendu ditu. Aurretik, zazpi urtez PhotoEspaña Argazkigintzako eta Ikusizko Arteetako Nazioarteko Jaialdian aritu zen. Ekitaldi horretan 1999an hasi zen, koordinatzaile nagusi moduan, eta ondoren zuzendaria izan zen, 2003 eta 2006. urteen bitartean. 2006 eta 2008. urteen bitartean Elsinor-eko proiektuen zuzendaria izan zen, eta bertan arteen sustapenerako plataforma berriak sortu zituen.