Pere Roca TVEko kultura kanaleko zuzendaria da. Aurretik, Institut Català de les Indústries Culturals erkundeko CDA (Centre de Desenvolupament Audiovisual) zentroko zuzendaria, Filmax enpresako Garapen Saileko zuzendaria, TVC (Televisió de Catalunya) telebistako saioen zuzendari-ondokoa, dokumental eta erreportajeen Farringdon Films London produkzio-etxeko zuzendaria; MEDIA Programaren ekimena den PILOTS (Programme for the International Launch of Televisión Series) programako zuzendaria eta bertako film luzeak, saioak eta dokumentalak ekoizten eta koproduzitzen dituen IMATCO SA enpresako ekoizle exekutiboa ere izan da.
Horrez gain, fikzio- eta publizitate-zinemako ekoizpen-taldeekin elkarlanean aritzen da, Kataluniako Generalitateko Zinematografia Zerbitzuan lan egiten du, eta Sitgeseko Zinema Fantastikoaren eta Kataluniako Udaberri Fotografikoaren lehiaketen koordinatzailea da. Bederatzi urtetan ESCAC (Escola Oficial de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) eskolako ekoizpen saileko burua izan zen. Bestalde, irakaslea eta tutorea ere izan da Europako hainbat masterretan, hala nola ikus-entzunezko kudeaketan prestatzeko masterrean. Azkenik, MEDIA programaren Prestakuntza Saileko aholkulari ofiziala, Television Business School eskolako tutorea eta ESCAC eskolako ekoizpen saileko buru izan da.