ISBN: 978-84-235-3353-4
Prezioa: 10 euro
Margaret Tait poeta eta zinemagile eskoziarra da Punto de Vista bildumaren bederatzigarren alearen gai nagusia. Liburukiak lehenengoz ingelesetik itzulitako 32 poema eta zazpi saiakera zinematografiko jasotzen ditu. Antonio Rivero Taravillo saiakeragile eta poeta aukeratu da itzultzaile gisa, Ezra Pound, John Keats, William Shakespeare, Robert Graves, John Donne edo Walt Whitman egileen lan poetikoaren itzulpenaren arduraduna. Taitek hiru poema liburu idatzi zituen: Origins and Elements (1959), Subjects and Sequences (1960) eta The Hen and the Bees (1960). Punto de Vista bildumako liburuak bere liburu guztietatik abiatuta eginiko aukeraketa bat aurkezten du, eta, gainera, zinemari buruz egin zituen saiakerak ere gehitu dira, zineman denborari, Rosselliniren lanari edo zinema independente eta aurrekontu baxukoaren inguruan zituen ideiei buruzko gogoetekin. Liburuan parte hartu dute, halaber, Sarah Neelyk, Taiten zinemari buruzko hainbat argitalpenen egileak eta Stirlingo Unibertsitateko kideak, eta Peter Todd zinemagile eta komisarioak, Edinburgheko Jaialdiak 2004an Taiti eskaini zion atzerabegirakoaren egileak.
Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoak sustatua eta banatua.