I.S.B.N: 978-84-235-3254-4
Prezioa: 18 euro
Liburu hau jaialdiak zazpigarren edizioan zinema dokumental feminista lantzen duen atzerabegirakoaren barruan editatu da, eta generoaren eta fikziozkoa ez den zinemaren arteko bidegurutzeen inguruko saiakeren bilduma gisa egituratu da.
Liburuan jasotako saiakerek gogoeta egiten dute pertsonala denaren (gorputza, etxekotasuna, intimitatea, memoria) eta politikoa denaren (estatu nazioak, espazio publikoa, komunikabideak eta historia) arteko harreman konplexu eta askotarikoei buruz. Lau ataletan banatuta dago eta arlo hauetatik egiten du ibilbidea: dokumental feministaren historia (Retrospectivas); giltzarri diren kezkak, hala nola begirada egituratzeko moduak (Modos de ver); lehenengo pertsona, bideoaren edo etxeko filmak birmuntatzearen bitartez (auto)adierazpena egiteko modu pribilegiatu gisa (La cámara soy yo); eta gorputz femeninoak zeharkatzen dituzten esanahi sozial eta politikoen dekonstrukzioa (Escribir el cuerpo).
Sophie Mayerrek eta Elena Orozek koordinatuta, Lo personal es político lanak erreklamatu eta eguneratu egiten du, genero ikuspegia barne hartuta (baita beste parametro identifikatzaile batzuk ere, besteak beste, nazionalitatea, arraza, afiliazio politikoa edo klasea), dokumentalaren jatorrizko bokazioa benetakoa denean esku hartzeko prest dagoen diskurtso politiko gisa eta zinemagileen eta publikoaren arteko topagune gisa, elkarrekin pentsatu ditzaten benetakoa denaren politikak eta horiek ikuspegi pertsonal batetik nola eragiten diguten.
Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoak sustatua eta banatua.