Arrainarekin gertatzen da, batzuetan irekitzean barruan beste arrain bat agertzen da. Obra honekin, irakurleak sorpresa are handiagoa izango du; alegia, hiru irudiko matrioska baten antzera, liburu bat aurkituko du beste liburu batzuekin eta, aldi berean, hirugarren bat dutenekin. Jorge Oteizak inoiz idatzi gabeko liburua, baina liburutegiko aleen marjina zurian idatzita utzitakoa. Oteiza da haren jeinutasun handienean, bakarrik irakurtzen duenean, boligrafoa eskuan duela, eta libre eta azkar, arin eta garratz agertzen delarik asko pentsatu gabe idazterakoan. Eta Oteiza marjinan da, bere buruarekin etengabeko eztabaidan aritzeko aukera ematen dion tartean; baita, Eisenstein edo Nietzsche, Ignacio de Loyola eta Le Corbusier, Borges edo Mallarmé-rekin ere. Horien liburuetan espazioa desokupatzen duen zinemaren aldeko adierazpena jasotzen du. Oteiza bere ideien baratzean. Ideia horiek ikus ditzakegu, halaber, hark eskuz idatzitako beste bitxi batzuen argitalpenean: zinemari buruzko oharrak, pelikulen kritikak eta inoiz argirik ikusi ez zuten gidoiak. Zinemarik gabeko zinemagilea, baina honako hauen inguruan pelikula bat egiteko ideiak zituena: denbora, zuhaitza, Velázquezi buruzko dokumentala, ibaia, Joyce-ren Ulises lanean oinarritutako filma, Una otra vez izeneko beste bat, No quiero morir izenekoa,…
Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoak sustatua eta banatua.