ISBN: 978-84-235-3332-9
Prezioa: 18 euro
Punto de Vista bildumaren zazpigarren alea da honakoa, Thomas Heise zinemagile alemanaren irudiari eskainia. Lana Olaf Möller-ek koordinatu du, eta testuen patchwork baten moduan pentsatuta dago. Bertan, batetik, aurretik alemanez argitaratutako testuak (batzuk Thomas Heiserenak) agertzen dira, orain gaztelaniaz eta ingelesez lehenengoz irakur daitezkeenak, eta bestetik, lan honetarako berariaz prestatutako idazkiak daude. Horrez gain, bi elkarrizketa agertzen dira: batetik, Heiseren aita Wolfgang Heise filosofoaren eta Heine Müller dramagilearen artekoa, eta bestetik, errealizadorearen eta Saskia Walker-en artekoa. Liburuan, gainera, Mark Thomannek egilearen zenbait filmetarako diseinatu dituen posterren koloreetako kopiak jaso dira.
Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoak sustatua eta banatua.