Denboraren presentzia zineman izango da Punto de Vista bildumaren hurrengo emanaldiaren muina, TIME izeneko liburukian islatuko dena; bertan, jaialdi nafarraren hamargarren urteurrenaren harian idatzitako eta prestatutako saiakerazko testuen hautaketa bat jasotzen da. John Berger, Víctor Erice, Nicole Brenez, Jonathan Rosenbaum eta Georges Didi-Huberman izan dira gonbidatutako izenpeak Jean-Paul Fargier-ekin batera, zeinak, alderdi grafikoari eskainitako testua idatzi duen: Jean-Daniel Pollet-ek Cadenet-en erretiratu zenean eguneroko grafiko gisa egiten zituen argazkiak.
Zergatik behiek ez dute biharko egunean pentsatzen eta filosofia behar izaten? da John Berger arte britainiarreko idazleak eta saiakera-idazleak denboraren eta espazioaren arteko ahaidetasunari buruzko hitzaldi interesgarri bat trazatzeko adierazten duen zalantzetako bat. Non da egun denboraren taupada? da Víctor Erice zinemagile espainiarrak, denborarekin loturarik handiena duen El sol del membrillo izeneko bere filmaren esentzia eta sekretuak testu eder batean argitzen dizkigunak, egiten duen galdera. Jonathan Rosenbaum kritikari estatubatuar handiak bere ikusle-oroitzapenak konpartitzen ditu norbere bizitzaren denbora pertsonala hazten eta garatzen joan garen bitartean izandako filmek ere markatu dutela frogatzeko. Frantziatik, Georges Didi-Huberman arte historialariak denborari buruzko sei atal eskaintzen dizkigu denborari buruzko gaietan, esaterako, berdintasunak edo aurreiritziak, bete-betean sartzen diren bat-bateko argiak bailiren. Eta Nicole Brenez zinema abangoardistako katedratikoak eta adituak zinemak orduen, minutuen eta egunen joanari sorturiko oztopo desberdinez hitz egiten digu.
Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoak sustatua eta banatua.