2018ko irailean, Portugalgo ibai baten ertzean, Docs Kingdomen geundela, Deborah Stratmanek jakinarazi zidan Jonathan Schwartz oso gaixo zegoela. Jonathan Ben Russell zinemagilearen Vermonteko etxean zegoen orduan, gertuko laguna zuelako, eta, hortaz, egun hartan bertan Ben Russelli idatzi eta jakinarazi nion Punto de Vista 2019ko liburua Jonathani eskaini nahi niola. Ordutik hona, erlojuaren kontrako abentura honetan, eskuzabaltasun, mirespen eta maitasun seinaleak jaso ditugu zinemaren gure mundu honetako kideen eskutik, Schwartzen lanagatik.
Argitalpen honen asmoa ez da Schwartzen lanari buruzko behin betiko liburua izatea. Liburu hau keinu bat da, premiazkoa eta sentitua, egile honen lana merezi duen lekuan jartzeko. To time, to light, to love: Jonathan Schwartz liburuan hainbat egileren testu eta lan bisual berriak biltzen dira: Max Goldberg, Erika Balsom, Michael Sicinski, Jodie Mack, Ben Rivers, Rebekah Rutkoff edo Deborah Stratmanenak, esate baterako.
Liburu honek lehen hurbilketa bat egin nahi du Schwartzen sorkuntza prozesura, haren lan zinematografiko nahiz literario eta grafikoetara, era horretan gonbidapen bat eginez Schwartzen lana gehiago ezagutzen jarraitzeko, haren lanez gozatzen jarraitzeko.
Liburu hau Dani Sanchis diseinatzailearekin batera idatzia izan da, mimo eta kontu handiz. Sanchisek magikoki islatu du Jonathanen hizkuntza liburu honetan. Nire izenean eta Punto de Vista antolatzen dugun guztion izenean, eskerrak eman nahi dizkiet Jonathanen gertu-gertukoak diren Tessa Carpenter, Henry Schwartz eta Emily Druryri, beren ahaleginagatik eta babesagatik, bai eta Ben Russell, Jodie Mack, Irina Leimbacher eta Max Goldbergi ere, beren laguntza, aholkularitza eta konplizitateagatik. Haien guztien laguntzarik jaso izan ez bagenu, gaur ez ginateke ariko lerro hauek idazten; haiei guztiei esker, Jonathan Schwartzen “film distiratsuek” jariatzen duten artea eta gizatasuna partekatu ahalko ditugu Punto de Vistako ikusleekin.
To Yes,
Garbiñe Ortega
Warning: Undefined variable $nombrePromotor in /expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/publicaciones.php on line 80
k sustatua eta banatua.