Ahmed Bouanani (1938-2011) erantzukizunak bultzatu zuen liburu hau idaztera; nolabait esateko, horretara behartuta ikusi zuen bere burua. Beste inork ez zuen idatzi eta ez zuen idatziko historia hau. Zoritxarrez, proiektua geldirik egon zen luzaroan. Azkenik, hogeita hamahiru urteren buruan, Zazpigarren atea aurkeztu da, Bouananiren obra aztertzea eta Marokoko zinemaren memoria lehengoratzea helburu zuen jende askoren ahaleginaren emaitza.
Zazpigarren atea testu hibrido eta liluragarri bat da. Historia liburu bat, abenturazko nobela baten antzera irakurtzen dena, oztopoz beteriko jaiotza bati buruzko eleberri pilpiragarria, zinema nazional baten jaiotza burutugabeari buruzkoa. Azken batean, trabaz jositako arte baten bilaketa entusiastaren narrazioa, gai dena memoria kolektiboa ohoratzeko eta, aldi berean, etorkizun partekatu baten irudiei forma emateko.
Gainera, edizioari gehitu zaion eranskin multzoak xehetasun handiz dokumentatzen du Marokoko historia zinematografikoa, 1907tik 1986ra.
NICDO, S.L.k sustatua eta banatua.