Punto de Vista: jaialdi arduratsua

Punto de Vista jaialdiak kultura hitzordu arduratsua izan nahi du gure gizartearekin. Horrexegatik, pixkanaka eta urtez urte, jaialdiaren inguruan sorrarazten duen eragina hobetu nahi du hainbat arloren bidez. Etengabeko hobekuntza bide luzearen hastapena baizik ez da honakoa, baina zurekin partekatu nahi dugu, jaialdia guztion artean egiten baitugu.

Ingurumen jasangarritasuna

Alde batetik, jaialdia jakitun da behar-beharrezkoa dela pertsona, erakunde eta elkarte guztiok ingurumen jasangarritasunarekin konprometituta egotea. Gero eta agerikoagoak dira klima aldaketaren ondorioak eta naturaren hondamena. Giza jarduera guztiek eragiten dute ingurumenean, eta guztion ardura da horretaz jabetzea eta eragin horiek murrizteko gure esku dagoena egitea. Punto de Vista jaialdian urteak daramatzagu lanean alderdi hori hobetzeko. Izan ere, Baluartek, gure egoitza nagusiak, energia % 100ean berriztagarria kontsumitzen du, eta ingurumena kudeatzeko sistema bat du, urtero erakunde independenteek ikuskatzen dutena. Gainera, 2022an gure inpaktu esanguratsuenak identifikatzen hasi ginen, eta ingurumen arloko profesionalekin batera hasi ginen lanean eragin horiek murrizteko xedean. Esate baterako, bultzatu egiten dugu jaialdira gonbidatutako pertsonen joan-etorriak trenez egin daitezen, edo garraio publiko eta jasangarriaren aukerei buruzko informazioa ematen diegu, bertaratzen direnak, eta, oro har, herritar guztiak gure egoitzetara desplazatu ahal izan daitezen ahalik eta inpakturik txikiena eraginez. Gainera, ezinbestekora murriztu dugu jaialdirako materialen ekoizpena, eta berrerabili ezin dugun guztia hondakinak desagerrarazteko garbiguneetan behar bezala kudeatzen dela egiaztatzen dugu. Era berean, tokiko ekonomia sustatzen dugu hainbat arlotan hornitzaileekin eta tokiko saltokiekin lankidetza hitzarmenak eginez.

Edizio honetan beste urrats bat egin nahi dugu geure karbono arrastoa kalkulatzeko eta konpentsatzeko, eta horretarako geure taldearen eta jaialdira bertaratzen diren guztien laguntza dugu.

Berdintasuna eta kontziliazioa

Hasiera-hasieratik, oso aintzat hartu du Punto de Vista jaialdiak bere ekintza eremuan benetako genero berdintasuna islatzeko beharra. Tamalez, zinemagintza oraindik ere desberdintasuna arintzen saiatzen ari da, eta beraz, behar-beharrezkoa da gogor lan egitea egoera hori aldatzeko. Gizonezko eta emakumezko zuzendariek egindako filmak programatzeko beharra, hizkuntza inklusiboa txertatzeko beharra edo lan hori aitortu ez zaien emakumezko zinemagileak aldarrikatzeko beharra Puntu de Vista jaialdiaren egunerokotasunaren zati dira.

Jaialdia antolatzen duen NICDO entitateak Berdintasun Plan bat eta hizkuntza inklusiboa erabiltzeko jarraibideak ditu; gainera, 2019az geroztik, sexu eta lan jazarpena prebenitzeko eta jarduteko protokolo komun bat du enpresa`publiko guztientzat.

Gainera, 2022az geroztik, jaialdia lanean ari da ekitaldi bateragarria izan dadin El Globo Rojo Punto de Vistako Ludotekaren bidez. Modu horretan, jaialdiak sei hilabete eta hamabi urte bitarteko haurrei gune bat eskaintzen die, eta ekipoak, akreditatutako pertsonek eta bertaratzen diren guztiek erabil dezakete jaialdiko hainbat jardunalditan. Zorionak Kids & Party Ludotekak kudeatzen du CIMAren (Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales) eta Parenting at Film Festivals kolektiboaren lankidetzarekin egiten den ekimen hau.

Punto de Vista: jaialdi arduratsua
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.