Punto de Vistako Ludoteka: Puxika Gorria

Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan kontziliatu egin ahal izango da, Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortzeari esker. Horrela, jaialdiak sei hilabetetik hamabi urtera arteko haurrentzako espazio bat izango du, eta jaialdiko taldekoek, akreditatuek eta publiko orokorrak otsailaren 27tik martxoaren 1era erabili ahal izango dute. Egitasmoa CIMA elkartearekin (Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales), ICAA erakundearekin eta Parenting at Film Festivals kolektiboarekin elkarlanean egin da, eta Zorionak Kids & Party Ludotekak kudeatuko du.

Tokia

Baluarteko Luneta aretoa – Punto de Vista Jaialdia, Iruñea (Nafarroa)

Datak

Otsailaren 27tik martxoaren 1era

Ordutegia

  • Otsailak 27 – 16:00-21: 00
  • Otsailaren 28an – 11:30-21: 00
  • Martxoak 1 – 10:30-13: 30/16:00-21: 30

Adina

Sei hilabetetik 12 urtera arte.

Elikadura eta higienea

Haur bakoitzak motxila bat ekarri beharko du, eta, bertan sartuta, janaria, mahai tresnak, edalontzia edo biberoia, lerde zapia, txupetea edo panpin lasaigarria, aldatzeko arropa, pixoihalak, izara, manta, burkoa, etab.

Edukiera

15 haur. Egunean gehienez 6 ordu jarraian. Aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da.

Salmenta

Salmenta aurreratua online edo otsailaren 27tik aurrera Zinemaldiko Akreditazioen erakusmahaian.

Tarifak

  • Iru eguneko bonua: 20€
  • Eguneko sarrera (gehienez 6 ordu): 12€
  • Egun erdiko sarrera (gehienez 3 ordu): 8€

Harremanetarako

Aseguruak eta datu pertsonalen kudeaketa

Punto de Vista Jaialdiak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren bidez (CPEN), ERANTZUKIZUN ZIBILEKO aseguru bat du, eta ZORIONAK LUDOTEKAK, era berean, ERANTZUKIZUN ZIBILEKO eta ISTRIPUETARAKO asegurua du MAPFRE aseguru konpainiarekin. Horrela, haurrak estalita egongo dira ludotekan dauden bitartean, eta beste edozein erakundek ez du erantzukizun hori izango.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.