Horrez gain, jaialdiaren baitan eginen da 2015erako hautatu eta egindako proiektuaren mundu mailako estreinaldia: Carretera de una sola dirección (Norabide bakarreko errepidea), Xiana Gómez-Díaz zinegilearena. Bertan, gizarteak ezkutatutako ibilbide baten berrirakurketa pertsonala egiten du: errepideko prostituzio-etxeak Nafarroan.
Errepideko prostituzio-etxeen mapa egin nahian, ez-leku gisa funtzionatzen duten agertokietara jotzen du pelikulak. Hiriguneetako bazter-eremuetan, abandonatutakoaren hondarretan eta egunaren eta gauaren arteko mugan, ikerketa egiten du omisioaz, desertzioaz eta erresilientziaz.