2015

Iván Torres Hernández

Lois PatiñoIván Torres Hernández (Madril, 1981) zinema-ikasketak egin zituen Madrilen. Gero Eskoziara joan zen, eta han hasi zen performanceak eta ikus-entzunezko zuzeneko ekitaldiak egiten. Horren harian, hainbat proiektu egin zituen diskoetxe eta dantza-konpainientzat. Zinema dokumentalaren arloan Finlandiara bizitzera joan zenean eman zituen aurreneko pausoak. Bere lehenbiziko obra BBCrako irrati-pieza bat izan zen. Gero proiektu gehiago gauzatu zituen, eta performanceak egiten jarraitu zuen. Horrez gain, Berlinen eta Parisen hainbat kamera-lan ere egin zituen. Azkenik, hona hemen ordudanik egin dituen filmen zerrenda: A Different Map (2009), Eric by Mrs. Dolphy (2010), Shipwreck (2012) eta The Length (2014).

 

Xiana Gómez Díaz

Lois PatiñoXiana Gómez Díaz (Lugo, 1982) dokumentalista eta artista bisuala da. Horrez gain, Walkie Talkie Films (2008) produkzio-etxeko sortzailekide ere bada, eta etxe horretan egin ditu telebistarako hainbat dokumental kultural eta sozial. Xianak 2013. urtetik aurrera egin ditu bere lanik esperimentalenak: klipoak, hau da, bideo musikalak, entsegu-bideoak eta arte-bideoak nahasten dituzten film laburrak, ezaugarri estetiko berezidunak eta lo-fi itxurakoak. Orain arteko pelikularik konplexuena, Vacacions, 2013. urtearen amaieran aurkeztu zuen. Erritu sozialen erretratu bat da, Galizian filmatua; izan ere, haurtzaroa han igaro zuen zuzendariak. 2013. urtetik ikerketa- eta ekoizpen-proiektu batean lanean ari da, Proyecto D delakoan, alegia. Aurten aterako dute argitara eta, proiektu hori medio, nerabezaroari buruzko emakume-kontakizun intimoa izango den pelikula esperimental bat egingo du gero, Carla Callejarekin batera koordinatuta. Xianak, ikus-entzunezko fikziozko esperimentuez gain, ikerketak egiten ditu (Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko doktore da) eta baita musika ere (The Adaptation Band, TA!).

 

Stefan Ivančić

Stefan IvančićStefan Ivančić (Jugoslavia, 1985) Bartzelonan bizi izan zen 18 urtean, eta han egin zuen Ingeniaritza Mekanikoko lizentzia. 2009an jaioterrira bueltatu zen, Belgradera, eta Zuzendaritza Zinematografikoko gradua egin zuen (2013). FIPRESCIko kide da eta aldizkari espainiar eta serbiarretarako hainbat zinema-kritika idatzi ditu. Horrez gain, Lumière eta Contrapicado web-gune espezializatuetako sortzaile eta editore buru ere izan zen. Zinemari buruzko liburu kolektibo batzuetan parte hartu du eta jaialdi hauetako programatzaile eta argitalpenetako editore izan da: Cinema City International Film Festival Novi Sad (Serbia) Pančevo Film Festival (Serbia) eta Kanaria Handiko Las Palmaseko Nazioarteko Zinemaldia. Film labur hauek egin ditu: Soles de primavera (2013), 1973 (2014) eta Moonless Summer (2014). Film horiek, gainera, nazioarteko hainbat jaialditan emateko aukeratu dituzte, besteak beste Cannes, Rotterdam, Torino, Donostia eta Sevillan eta Bartzelonako L'Alternativan. Gaur egun Ognjen Glavonićen The Load film luzea ekoizten ari da.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.