2016

Carolina Astudillo

Lois PatiñoCarolina Astudillo (Santiago de Chile, 1975) kazetaria eta zinegilea da, eta Bartzelonan bizi da. Txileko Unibertsitate Katolikoko zine ikasketetako diplomaduna da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sorkuntzaren arloko Masterra du. Carolinak ikerketa historikoan, dokumentalak sortzen eta idazkuntzan bete du bere lana,emakumeak eta memoria historikoa erreferentzia puntutzat hartuta. Irakaskuntzaren arloan, ikastaroak eta mintegiak ematen ditu dokumentalgintzaz, zinemaren teoriaz eta found footag-ez Txileko Santiagoko Unibertsitatean, Universidad Chileno Británico de Cultura, La Casa del Cine eta Bartzelonako Escola de Cineman. Bere dokumentalek sariak jaso dituzte zine jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan: De monstruos y faldas (2008), Lo indecible (2012) eta El deseo de la civilización: Notas para El gran vuelo(2014). Bere lehenbiziko lana, El gran vuelo (2014), jaialdi eta erakusketa askotan proiektatu da, eta sari ugari jaso ditu, esate baterako zilarrezko biznaga Malagako Jaialdian, Dokumental Onenari. Gaur egun El Descaro pelikula luzearen postprodukzioan eta Artemisia filmaren gidoaia lantzen ari da.

 

Xacio Baño

Lois PatiñoXacio Baño (Xove, Lugo, 1983) Leongo Unibertsitatean ikasi zuen zinematografia, eta muntaian espezializatu zen. Lehenbiziko etapan film laburrak egin zituen, Estereoscopía y Anacos, esperimentaletik gertu dauden fikzioak. Ondoren, fikzioz kanpoko munduan barneratu zen, Entre el relámpago y el trueno bisagra-lanarekin. 2014an, Locarnon Ser e voltar lana aurkeztu zuen, eta hortik aurrera beste jaialdi askotan, Mar de Platakoan, adibidez, eta sari hauek jaso ditu: Canal+ saria; epaimahaiaren aipamena Clermont-Ferranden; Ikusleen Saria eta epaimahaiaren aipamena L’Alternativan; ASECAN Saria; eta epaimahaiaren aipamena Alcancesen. 2015ean bigarren aldi egin zuen Locarnon, Eco lanaren estreinaldiarekin; lan hori hautatu zuten Sevillako, Valdiviako eta Zinebi jaialdietan, eta azken honetan Lan Nazional Onenaren Saria jaso zuen. Gaur egun bi pelikula luzetan ari da lanean: Trote (honetarako egoitza artistikorako beka bat jaso du Donostiako Tabakaleran); eta Ana y el futuro, finantzanbideak lortzeko prozesuan dagoena.

 

Velasco Broca

Lois PatiñoVelasco Broca (Amurrio, Álava, 1978) UCMko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna da. 16mm-ko pelikula laburrez osatutako trilogiak, Echos der Buchrücken (2001-2007) izenekoak 20 saritik gora jaso du, eta nazioarteko zenbait jaialditan egin dira emanaldiak: Cannes, Sitges, Torino, Estocolmo, Worldwide eta Belo Horizonte. Avant Pétalos Grillados (2007) nabarmentzen da, eta Slamdancen Epaimahaiak Pelikula Esperimental Labur Onenaren Sari nagusia eman zion, Urrezko Mélièsaren aipamena eta hautaketa Cannesko zinemagileen hamabostaldian. Cameo Mediak DVD-an argitaratu ditu bere lan guztiak, 2008a artekoak, idatzi digitalak, soinu konposizioak eta bideo-egunkariak bilduta. La costra láctea (2003) pelikula laburra ere CCCBk antolatutako DEL ÉXTASIS AL ARREBATO: 50 años de otro cine español izeneko antologiaren parte da. Val del Omar: elemental de España (Cameo Media-Museo Reina Sofía, 2011) edizioa gainbegiratu zuen 2010ean. Urte horretan (2010), Ion de Sosaren True Love lehen film luzearen produkzioan eta muntaian hartu zuen parte. Miguel Llansóren lehen pelikula, Crumbs (2014), ere muntatu zuen. Bost urtez Indian egon ondoren, 16 mm-ko formatura itzuli zen, Nuestra amiga la luna filmarekin eta Dioses autonómicos izeneko saila sortu zuen, Canódromo Abandonadorekin batera.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.