2018

lacasinegra

lacasinegralacasinegra kontzientzia kolektibo sakon batengatik eta batetik sortutako proiektu bat da. Orain arte, euren proiektuek oso bide desberdinetatik eraman dituzte: egunerokotasunerantz zuzendutako berehalako begirada bat eraikitzetik ikus-entzunezko kartografiak sortzera, tarteko pausu ugari emanez: remix, muntaia zinematografikoari buruzko gogoeta edo ikaskuntza eta ikus-entzunezkoaren arteko harremanei buruz. Hala ere, euren lan guztien aurrean beti premisa bera dago: erantzunei uko egin eta aurrera egiteko aukera ematen dien zalantza berri bat planteatzea.

2014an Pas à Genève estreinatu zuten, euren lehen luzemetraia, alegia, Sevillako Zinemaldian. Filmea jaialdi desberdinetan eta nazioarteko erakusketetan ikusi ahal izan zen, esaterako: Lima Independiente (Lima), FestiFreak (Mar del Plata), Márgenes (Madril) edo Cinema d’Autor (Bartzelona) –eta oraingoan baita PLATen ere, online eta doan-. Horrez gain, Scribe 2T14 Sarirako aukeratuen artean egon zen.

 

Dostopos

DostoposDostopos Ana Pfaff eta Ariadna Ribas-ek sortutako proiektu bat da. Bertan, musika eta irudiaren arteko harremana lantzen dute, bideoklip, bideo proiekzioa edo musika dokumentalaren bitartez eta horretarako hainbat teknika erabiliz: found footage, collage biziduna, negatiboaren manipulazioa edo super 8 eta SD bideoa bezalako formatuak.

Duela gutxi euren azken lana ezagutzera eman ahal izan dute, luna cautiva serpiente roja bandeja de plata L'Alternativa Zinemaldian (Festival de Cinema Independent de Barcelona). Muntatzaile gisa, Ana Pfaffñek hainbat filmetan egin du lan, esaterako: Estiu 1993 Carla Simón-ena, ReMineMarcos M. Merino-rena, El Gran Vuelo Carolina Astudillo-rena edo Els tres porquets Albert Serra-rena. Bestalde, Ariadna Ribas-ek Albert Serraren ekoizpenetan hartu du parte 2012tik. Duela gutxi Elena Martin-en Júlia Ist muntatu du, Abrázame como antes Jurgen Ureña-rena, Belén Adriana Vila-rena edo Grab and Run Roser Corella-rena.

 

Zazpi T'erdi

Zazpi T'erdiPello Gutiérrez eta David Aguilar Iñigo bi lagun zinegile dira. Duela hamar urtetik elkarrekin lan egiten dute, Zazpi t’erdi izenpean. Euren lana dokumentalaren, bideo esperimentazioaren eta arte eszenikoen artean mugitzen da. Euren prozesuak eragina egiten du errealaren deiarekin bat egiten duten artistekin eta kolektiboekin garatutako baterako lanean.

Elkarrekin bi pelikula dokumental zuzendu dituzte. Bertan, memoria kolektiboaren inguruko gogoeta bat proposatzen dute. Heroínas sem nome (2010). Horrek zilarrezko Biznaga bat lortu zuen Malagako zinemaldian. Eta bestea, El síndrome del vinagre (2017), epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuena Alcances zinemaldiko 49. edizioan.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.