2012

Oskar Alegria

Oskar AlegriaKazetaritza ikasi zuen eta Madrilen hasi zen lanean, erreportari moduan, Canal Plus eta CNN+ kateetako albistegietan. Erredaktorea izan da kultura-saioetan, eta literaturaren inguruko saioen koordinatzailea Telemadrid (Los Cinco Sentidos) eta Euskal Telebista (Sautrela) kateetan. Gastronomiaren inguruko dokumentalen arloan, ETBrako Sukalde Maisuak saioa idatzi eta zuzendu du, Arzak, Subijana, Aduriz, Berasategui eta Arbelaitz sukaldariek parte hartu dutela.

2002. urtetik, bidaia-erreportajeak idazten ditu El País egunkariko El Viajero eranskinean, eta Enrique Vila-Matas idazleak bermatutako "Las ciudades invisibles" izeneko argazki-proiektuaren egilea da. 2009. urtetik dokumentalen gidoi-irakaslea da Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko gidoien masterrean, eta Argazki Abstraktuen Tailer bat zuzendu du Txillida-Leku Museoan, haurrentzat.

Bere lehen film luzea 2012. urtean egin zuen: La Casa Emak Bakia. Hainbat zinemaldietan parte hartu du, eta zenbait sari ere irabazi ditu, hala nola Montrealgo RIDM zinemaldiaren eta El Bolsóngo (Argentina) zinema esperimentaleko nazioarteko jaialdiaren aipamen bereziak.

Informazio gehiago: www.oskaralegria.com

 

Diana Toucedo

Diana ToucedoDiana Toucedo Zinema eta ikus-entzunezkoen graduatua amaitu zuen 2008. urtean ESCAC eskolan (Escola Superior de cinema i audiovisuals de Catalunya, Bartzelonako Unibertsitatea), eta, 2011. urtean, Gaur egungo zinema eta ikus-entzunezkoen ikasketen masterra amaitu zuen Pompeu Fabra unibertsitatean. Bere lehen film luze dokumentalean (Tragovi) muntatzaile moduan aritu zen, ESCAC eskolarekin lankidetzan, 2009. urtean. Bosnia-Herzegovinan filmatu zuen. Bi urtetan aritu zen lanean Mariscal Estudioan, Fernando Truebak eta Javier Mariscalek zuzendutako Chico y Rita (2010) animazio-filma muntatzen, eta ikus-entzunezko lan askotan ere lanean aritu zen diseinatzaile ospetsuarekin. Jaume Plensa eskultore katalanarekin eskultura bisual baten irudiak editatzen eta zuzentzen aritu zen, Seulen (Korean), ekoiztu ondoren fasean. Halaber, zuzendari moduan ere hainbat lan egin zituen: "Ser de Luz", Gustav Deutschen materialekin (2009), eta "Tres tiempos tres gestos", Naomi Kawaseren lanei buruzkoa (2010). Bestalde, Kawaserekin filmatutako lana Isaki Lacuestarekin muntatu eta "In Between days" lana atera zuen 2009. urtean, CCCBrako, eta "La noche que no acaba" (2010) TCMrako. Dokumental horrek Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen eta kritikariek goraipatu egin zuten (hala nola, "muntaketa-lan zoragarriaren bidez, Gardnerrek bere buruarekin hitz egitea lortzen du", edo "iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa ekartzen duen muntaketa-lan sofistikatua"). "La noche que no acaba" lanak urteko dokumentalik onenaren saria jaso zuen Tolosako Espainiako Zinemaldian (2011). Gaur egun, bere lehen film luze dokumentala zuzentzen ari da Galizian: "Trinta Lumes".

 

Jorge Tur Moltó

Jorge Tur MoltóPsikologian lizentziatu zen eta Dokumental Sortzialeko master bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitateko Autonomoan (UAB). 2006. urtean De función zuzendu zuen masterraren barruan, eta zenbait sari irabazi zituen, hala nola Nazioarteko Dokumentalik onenaren 'Manoel de Oliveira' saria Portugalgo Curtas Vila Do Conde Nazioarteko Zinemaldian, edo Zuzendaritzarik onenaren Egile Berrien Saria Sitges Kataluniako Nazioarteko Zinemaldian. Ondoren egindako Castillo dokumentalarekin Epaimahaiaren Aipamen Berezia irabazi zuen Las Palmaseko Nazioarteko Zinemaldian. Horren ondoren, Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz lanarekin epaimahaiaren aipamen berezia irabazi zuen Florentziako Dei Popoli zinemaldian, baita Diario Ruso, Ja arriba el temps de remenar les cireres eta Dime quién era Sanchicorrota lanekin ere. Azken film hori, X Films Proiektuaren barruan ekoiztutako filma da, eta hainbat jaialditan parte hartu du. Zuzendari-laguntzaile moduan ere lan egin du fikzioaren esparruan, eta ikus-entzunezko tailerraren koordinatzailea eta psikologia izan da Ospitale Psikiatriko batean. Gaur egun, UAB unibertsitateko Dokumental Sortzaileko masterraren irakaslea eta produkzio-koordinatzailea da.

Bere lanak nazioarteko beste zinemaldi batzuetan egon dira ikusgai: Visions Du Reél, Doclisboa, Taiwan International Documentary Festival, Bafici, Kassel Documentary Film and Video Festival, Tampere Film Festival edo Mar del Platako Zinemaldia. Estatuko hainbat zinemalditan ere eman dute: Kanaria Handiko Las Palmasko Nazioarteko Zinemaldia ('D-generación. Experiencias subterráneas de la no ficción española' zikloaren barruan), Alcine, In-edit - Bartzelonako Nazioarteko Zinema Dokumental eta Musikalaren Zinemaldia, Huescako zinemaldia edo Zinebi. Baita zenbait kultura-zentrotan ere, hala nola Cervantes Institutuetan, Dublinen, Pragan, Manchesterren edo Varsovian; Guatemalako, El Salvadorreko, Hondurasko eta Dominikar Errepublikako Espainiako Kultura Zentroetan eta Madrilgo Círculo de Bellas Artes zentroan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus-entzunezkoak hedatzen eta ikertzen dituen PLAT plataforman eskura dezakezue.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.