2016

Mercedes Álvarez

Marina Díaz LópezMercedes Álvarez bere jaioterrian (Aldealseñor, Soria) filmatu zuen bere lehen pelikula luzea, El cielo gira (2005); pelikulak nazioarteko sari asko eskuratu zituen: Tiger Award saria Rotterdamgo Jaialdian; Parisko Cinéma Du Réel Jaialdiko lehen saria; Nazioarteko Kritikaren Fipresci saria BAFICIn eta Epaimahaiaren, Ikusleen eta Pelikula Onenaren sariak Buenos Airesko Zinema Independentearen Jaialdian. Espainian, berriz, sari hauek jaso zituen: Película Revelación eta Mejor Montaje, Círculo De Escritores Cinematográficos; Mejor Dirección Novel eta Mejor Dirección Documental, Asamblea de Directores Cinematográficos Españoles (ADIRCE); eta Premio Ojo Crítico de Cine, Radio Nacional de España. Pelikula Frantzian, Portugalen, Holandan, Hego Amerikan eta Estatu Batuetan banatu da, eta 30 herrialde baino gehiagotan egin dira emanaldiak. Bere bigarren pelikula luzeak ( Mercado de futuros , 2011) Miradas Nuevas saria eskuratu du Visions du Réel Jaialdian (Nyon, Suotza), Epaimahaiaren Aipamen Berezia Buenos Airesko Zinema Independentearen Jaialdian, Dokumental Onenaren Saria Nantesko Jaialdian, eta Navaja de Oro Luis Buñuel, TVEk emana. 2013an Veneziako Biurtekoan, Kataluniako Pabilioian parte hartzeko aukeratu zuten, Françesc Torres artistarekin batera.

Marie-Pierre Duhamel

Marina Díaz LópezMarie-Pierre Duhamel txinerako eta zinemako graduduna da Parisko unibertsitateen, urtetan lan egin zuen dokumentalen aukeraketan eta banaketan Frantziako areto ez komertzialen kultur sarean; ondoren produkzio zuzendari gisa egin zuen lan La Sept / Arte katean; Pathé enpresan ere ekoizle lanetan aritua da. Komisario independente gisa, Locarnoko Zinema Jaialdiko programatzailea izan zen, eta geroago Veneziako Zinema Mostrako hautapen batzordeko kidea ere (2005-2014). Cinéma du Réel jaialdiko zuzendaria izan zen 2004tik 2008ra, eta lehiaketako sailerako komisarioa izan zen, bai eta atzera begirakoetan ere (Espainiako fizkioz kanpoko zinema, Omar Amiralay, Alexander Kluge, Romuald Karmakar, Lav Diaz eta Jim McBride, besteak beste). Gaur egun, komisario lanak betetzen ditu atzera begirakoetan, tailer tematikoetan eta omenaldietan ( La noche tiene muchos ojos , 2014an; Tributo a Amit Dutta , 2015ean), eta zinema arloko zenbait argitalpenetan idazten du Frantzian eta atzerrian; horrekin batera, pelikulen itzultzaile eta azpititulatzaile lanak ere egiten ditu, zinema dokumentalean eta fizkziokoan. Horrez gain, zinemako eta arteko zenbait eskolatako irakaslea da, Frantzian eta beste herrialde batzuetan, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea barne. Marie-Pierre Duhamel artearen eta zinemako liburuen batzordeko kidea da Frantziako Letretako Zentro Nazionalean.

Alfredo Sanzol

María ZamoraAlfredo Sanzol (Madrid-Pamplona 1972) antzerkigile eta antzerki zuzendaria. Haren lanaren ezaugarri nagusia umorearen erabilera da, umorez planteatzen baititu bere biografia pertsonal eta sozialaren arazoak. Lanik ezagunenak hauek dira: Sí, pero no lo soy (2008), Risas y Destrucción (2007), Días Estupendos (2010), Delicadas (2010), En La Luna (2011), Aventura (2012) eta La Calma Mágica (2014). Antzezlan klasikoak zuzendu eta egokitu ditu: Edipo Rey (2015) Sófoclesena, Esperando a Godot (2013) Samuel Beckettena, La Importancia de llamarse Ernesto (2012) Oscar Wilderena edo La Cabeza del Bautista (2009) Valle Inclánena. Estreinaldiak egin ditu antzeztoki hauetan: Centro Dramático Nacional, Teatro de la Abadía, Cuarta Pared Aretoa, Grec Jaialdia, Gayarre Antzokia eta Teatre Lliure. 2014an Teatro de la Ciudad izenekoa sortu zuen Miguel del Arco eta Andrés Limarekin batera.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.