Xacio Baño (Xove, Lugo, 1983) Leongo Unibertsitatean ikasi zuen zinematografia, eta muntaian espezializatu zen. Lehenbiziko etapan film laburrak egin zituen, Estereoscopía y Anacos, esperimentaletik gertu dauden fikzioak. Ondoren, fikzioz kanpoko munduan barneratu zen, Entre el relámpago y el trueno bisagra-lanarekin. 2014an, Locarnon Ser e voltar lana aurkeztu zuen, eta hortik aurrera beste jaialdi askotan, Mar de Platakoan, adibidez, eta sari hauek jaso ditu: Canal+ saria; epaimahaiaren aipamena Clermont-Ferranden; Ikusleen Saria eta epaimahaiaren aipamena L’Alternativan; ASECAN Saria; eta epaimahaiaren aipamena Alcancesen. 2015ean bigarren aldi egin zuen Locarnon, Eco lanaren estreinaldiarekin; lan hori hautatu zuten Sevillako, Valdiviako eta Zinebi jaialdietan, eta azken honetan Lan Nazional Onenaren Saria jaso zuen. Gaur egun bi pelikula luzetan ari da lanean: Trote (honetarako egoitza artistikorako beka bat jaso du Donostiako Tabakaleran); eta Ana y el futuro, finantzanbideak lortzeko prozesuan dagoena.