Xiana Gómez Díaz

Xiana Gómez Díaz (Lugo, 1982) dokumentalista eta artista bisuala da. Horrez gain, Walkie Talkie Films (2008) produkzio-etxeko sortzailekide ere bada, eta etxe horretan egin ditu telebistarako hainbat dokumental kultural eta sozial. Xianak 2013. urtetik aurrera egin ditu bere lanik esperimentalenak: klipoak, hau da, bideo musikalak, entsegu-bideoak eta arte-bideoak nahasten dituzten film laburrak, ezaugarri estetiko berezidunak eta lo-fi itxurakoak. Orain arteko pelikularik konplexuena, Vacacions, 2013. urtearen amaieran aurkeztu zuen. Erritu sozialen erretratu bat da, Galizian filmatua; izan ere, haurtzaroa han igaro zuen zuzendariak. 2013. urtetik ikerketa- eta ekoizpen-proiektu batean lanean ari da, Proyecto D delakoan, alegia. Aurten aterako dute argitara eta, proiektu hori medio, nerabezaroari buruzko emakume-kontakizun intimoa izango den pelikula esperimental bat egingo du gero, Carla Callejarekin batera koordinatuta. Xianak, ikus-entzunezko fikziozko esperimentuez gain, ikerketak egiten ditu (Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko doktore da) eta baita musika ere (The Adaptation Band, TA!).

Xiana Gómez Díaz
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.