castellano | euskara | english
Facebook Twitter Flickr YouTube RSS
hasiera  |  albisteak 2021  |  Garbiñe Ortegak eta Lois Patiñok Eskutitzak filmen gisara aurkeztuko dute
ALBISTEAK
21.05.2021
Garbiñe Ortegak eta Lois Patiñok Eskutitzak filmen gisara aurkeztuko dute
Garbiñe Ortegak eta Lois Patiñok Eskutitzak filmen gisara aurkeztuko dute

Liburuak berrogeita hamar gutun baino gehiago biltzen ditu, zinearen arloko hainbat artista garaikide entzutetsuren artean trukatuak: Robert Frank, Gunvor Nelson, Apichatpong Weerasethakul, Richard Linklater eta Tsai Ming-liang, besteak beste. Postalak, eskuizkribuak, mekanografiatutako gutunak eta mezu elektronikoak, harreman ezezagun eta harrigarriak agerian jartzen dituztenak.

Halaber, elkarrizketaren ondoren, Filmatutako gutunak zikloa proiektatuko da, jaialdiak 2021. urte honetan hainbat eta hainbat artistari proposatu diona, hala nola Lynne Sacks, Deborah Stratman, Diana Toucedo eta Nicolás Pereda artistei; haietan, egileek beren sorkuntzak beste zinemagile batzuei –batzuk, garaikideak, eta beste batzuk, ez–, helarazten dizkiete hala nola Jean Vigo, Wes Craven eta Michelangelo Antonioni zinemagileei.

zerrendara itzuli

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información