es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2011ko edizioa  |  sail ofiziala  |  filmak  |  foreign parts
LUZEMETRAIAK
FOREIGN PARTS

Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
Urtea: 2010
Iraupena: 80'
Zuzendaritza: Véréna Paravel, J.P. Sniadecki
Muntaketa: Véréna Paravel, J.P. Sniadecki
Produkzioa: Véréna Paravel, J.P. Sniadecki
http://foreignpartsfilm.com/

Sinopsia

New York Mets-en estadio berriaren atzean gordeta bizirik dirau Willets Point auzoak; hots, eraisteko zorian dagoen zona industrialak. Inolako hiri-antolamendu, espaloi, zoladura, estolderia-sistemarik gabe, badirudi lekua prest dagoela etorkizuneko hiri-garapenerako. Baina pelikulan bizitzaz betetako lekua agertuko zaigu, desegitearen inguruan bizi den komunitatea, gizarteari dagoeneko interesatzen ez zaizkionak berreskuratzetik eta berrerabiltzetik bizi dena. Autoak marken eta osagaien arabera zatitzen eta katalogatzen dira, ondoren, berriro saltzeko Willets Pointera baldintza klimatikorik txarrenean ere joateari uzten ez dioten makina bat bezerori. Baina merkataritza baino erakargarriagoak dira lekuan bizi diren pertsonaia-langileak. Joe, auzoan hazitako bakarra, ezintasunaren eta amorruaren artean mugitzen da kaleetan zehar, galdutako Lear Erregea balitz bezala, saihestu ezin dena saihesten ahaleginduaz: lekua berehala utzi beharra. Sara eta Luis bikoteak abandonatutako furgoneta batean bizirik ateratzea lortu du negurik gogorrean, jateko diru pixka bat lortzen saiatuaz. Juliak, txatartegiko erreginak, positibismoa jaurtitzen du ahaztutako talde horretan,… Foreing Parts filmean, auzo batek New Yorkeko hiri-eremuaren kapitalizazio geraezinaren aurrean biziraupenerako egiten duen borroka ikusten eta berreskuratzen da.
Sariak
Premio Especial de Jurado “Cineastas del presente” y Premio a la Mejor Opera prima, Festival de Locarno 2010; Mejor Película Etno-antropológica, Festival Dei Popoli de Florencia.
Festivals
Locarno Film Festival
;New York Film Festival;Vancouver International Film Festival; Filmfest Hamburg; Valdivia International Film Festival; VIENNALE; Festival dei Popoli; DocsBarcelona; Festival Internacional de Cine de la Ciudad de México


Véréna Paravel. Antropologo eta dokumentalistak bere lehen film luzea, 7 Queens, zuzendu zuen Harvardeko Unibertsitateko Laborategi Etnografikoan. Haren obra Boston, Paris eta New Yorken eman da. Intimitatearen, bitartekotzaren eta espazioaren kontzeptuak esploratzen ditu, eta etnografia esperimentalean inspiratzen da. 2009. urteaz geroztik, Paravel Harvard Unibertsitateko Ikasketa Filmikoen Zentroko eta Laborategi Etnografikoko kidea da. Duela gutxi, Interface Series amaitu ditu, Skype bidez oso-osorik grabatutako bost bideometraje.
Filmagintza
Foreign Parts (2010)
Interface Series (2009)
7 Queens (2008)
J.P. Sniadecki. Zine-zuzendaria da eta antropologian doktoregaia Harvardeko Unibertsitatean. Txinako gizartean eta etnografia sentsorialean espezializatua da. Demolition dokumentalean (Punto de Vista 2010), Txinako Chengdu herriko langileen errealitatearen eta hiri-espazioaren erretratua egiten du. Dokumentalak Joris Ivens Award saria jaso zuen Cinema du reel Film Festival-ean. Sniadecki, halaber, Emergent Visions-en antolatzailea eta komisarioa da; alegia, Txinako zine independente berriaren inguruko pelikula batzuena. Egun, Beijing-en bizi da, eta Asiako erraldoiarekin lotutako hainbat ikerketa-proiektutan eta entsegu filmikotan parte hartzen du.
Filmagintza
Foreign Parts
(2010)
The Yellow Bank(2010)
Sichuan Triptych(2010)
Chaiqian / Demolition(2008)
Songhua(2007)
ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información