es | eu | en
hasiera  |  x-films proiektua  |   aurkezpena  |  aurkezpena
AURKEZPENA
AURKEZPENA

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak proiektu bat hasi zuen 2010. urtean, arrakastatsu bihurtzen ari ziren Espainiako dokumentalistei, Nafarroan, proba modura, ikus-entzunezko sorkuntza-lan bat egiteko aukera emateko. X Films Proiektua Punto de Vista jaialdiaren eta Kultura, Kirol eta Gazteria departamentuaren ekimena da eta Juan Huarte enpresaburuak 1963. urtean sortutako X Films Nafarroako produkzio-etxearen izaera berreskuratu zuen. Bere helburua “interes artistiko berezia duten edo balio bereziak adierazten dituzten” filmak ekoiztea zen, eta 80ko hamarkadan desagertu zen arte arriskua zuten ekoizpen-lanetan espezializatu zen. Horrela, zinemarik berritzaileenaren, bizienaren eta esperimentalaren aldeko apustua egin zuen.

Proiektu honek bi helburu ditu: batetik, lan berri bat egiteko aukera ematea zuzendariei; bestetik, lan horiek, urtero, dokumentalaren kutsu berri horiek foru-lurraldera ekartzen duten piezen multzo bat sortuz joatea. Horri esker, Nafarroaren gaineko begirada poliedrikoa sortu da urteetan zehar, baina, horrez gain, X Films Proiektuaren bidez, ez-fikzioaren ikus-entzunezko sorkuntza sustatu da, eta gauza berrien bila dabiltzan dokumentalistentzat ezinbesteko hitzordua ere bihurtu da Punto de Vista jaialdia.

Prozesua:

  • Urtero, proiekturako egokiak diren hiru zinema-zuzendari gonbidatzen ditu jaialdiak. Aukeratutako artistek Nafarroan filmatzeko ikus-entzunezko proiektu bat prestatu bat behar dute, urte horretako Punto de Vista jaialdian edo mintegian aurkezteko.
  • Halaber, hautaketa-batzorde bat sortzen da. Batzorde hori, ikus-entzunezkoen arloko talentu berrien lanean interesatuta dauden hainbat esparru profesionaletako adituez osatuta dago: ekoizleak, zuzendariak, programatzaileak, museoetako ikus-entzunezkoen arloko arduradunak, zinemaldietako zuzendariak, kazetari espezializatuak eta abar.
  • Jaialdiaren ekimen honetan parte hartzen duten zuzendariak eta adituak Punto de Vista jaialdiaren zuzendari artistiko eta exekutiboak hautatzen ditu.
  • Zuzendari bakoitzak tarte bat du jaialdiaren edo mintegiaren programazioan azken hiru urteetan egin duen lanaren zati bat erakusteko, jendaurrean eta hautaketa-batzordearen aurrean.
  • Zuzendari guztiek beren ikus-entzunezko lana erakutsita, hautaketa-batzordeak erabakiko du zein proiektu ekoiztuko dituen Punto de Vista jaialdiak.
  • Aukeratutako zuzendariak ikus-entzunezko saio bat egin beharko du, lehen pertsonan egindako ikus-entzunezko idazketa bat moduan, eta jaialdiaren hurrengo edizioan aurkeztuko du. Gutxienez, 20 minutukoa izango da.
ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información