| ALBISTEAK | ![]() |
|---|
2012.01.11
Oskar Alegría, Diana Toucedo eta Jorge Tur errealizadoreak, X films proiektuaren hirugarren edizioko gonbidatuak
Punto de Vista Jaialdiak, X Films proiektuaren bidez, urtero film bat ekoizten du filmatutako egunerokoaren itxuran. Proiektuaren hirugarren edizioan, aurtengo hiru parte-hartzaileak hautatuta daude: Oskar Alegría, Diana Toucedo eta Jorge Tur. Hirurek datorren otsailean haien proiektuak eta aurretik egindako lanen hautaketa aurkeztuko dituzte, Punto de Vista nazioarteko mintegian. Hiru proiektu horien artean bat hautatuko da 2012an ekoizteko.
2012.01.11
Gervasio iglesias, Eli Lloveras eta Félix Piñuela izango dira X films proiektuaren hautaketa batzordeko kideak
Punto de Vista jaialdian X Films proiektuaren hirugarren edizioa egingo da otsailean, 2012ko Punto de Vista nazioarteko mintegiaren barruan. Proiektu horren bidez, aurretik hautatutako artistek aurkezten dituzten film proposamenen artean bat hautatzen da. Iaz, hautatutako proiektua Vicente Vázquez eta Usue Arrietak osatutako weareQQ kolektiboaren Goitik behera, Behetik gora izan zen.
2011.11.21
Punto de Vista Nazioarteko Lehen Mintegia
Punto de Vista Nazioarteko Mintegia aurkezteko, ideia nagusi bat dugu: ez fikziozko zinean pentsatzen jarraitzea zine independentearen marjinetan, gizarte aldetik konprometitutakoan, sortzen diren proposamen berriak kontuan hartuta.
![]() |
|
| ZENBAIT IRITZI | ![]() |
|---|
Ernesto Baca
Nire ustez, Iruñeko jaialdia ospe handiko jaialdia da programa mota kontuan hartuta, programazioa os...
Naomi Uman
Plazer handia izan zen niretzat Iruñean egotea. Filmak zoragarriak izan dira, jendea maitagarria, bi...
| Antolatzailea: | ![]() |
![]() |
Laguntzailea: | ![]() |