Sail Ofiziala

Sail ofizialak jaialdiaren begirada arriskatuenetako bat erakusten digu. 

Programak

Programak

18 film arituko dira lehian Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofizialean, hamahiru herrialdetatik iritsitako aniztasunaren erakusgarri.

Epaimahaiak

Epaimahaiak

Ángel Santos Touza, Hama Haruka eta Marcos Uzal dira Punto de Vista 2023eko epaimahaikideak.

Hautaketa batzordea

Hautaketa batzordea

Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Manuel Asín, Lucía Salas, Miguel Zozaya, Lur Olaizola eta Pablo García.

Gazte Epaimahaia (18-25 urte)

Gazte Epaimahaia (18-25 urte)

Urteroko legez, Espainia osoko hirietatik datozen gazteek osatuko dute Gazte Epaimahaia. 20 pertsona inguruko talde batek jaialdiko goizetan (martxoaren 27tik apirilaren 1era) sail ofiziala ikusiko du, hari buruz eztabaidatu eta elkarrekin Film Onenaren Gazteriaren Saria aukeratu. Sari hori Gazte Epaimahaiak berak emango du jaialdia amaitzeko galan, apirilaren 1ean (larunbata), Iruñeko Baluarten.

Parte hartzaileek akreditazioa lortuko dute Punto de Vista jaialdiko programazio osoaz gozatzeko, eta Punto de Vistako taldeak gomendioen ibilbide bat diseinatuko du, bai eta aukeratutako topaketak egin ere bertaratuekin, akreditatuekin eta jaialdiko gonbidatuekin.

Bestalde, Punto de Vista lankidetzan ari da Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin. Nafarroan Europako Gazte Txartelaren programaren bitartez, Europako edozein puntutako bi titular Iruñera etorri ahal izan daitezen jaialdiaren astean, eta ostatu gastuak eta jatorrizko hiri edo herrialdetik etortzeko gastuen zati bat ordainduta izan dezaten. Informazio gehiago hemen.

Doako izen ematea otsailaren 28ra arte (astelehena), hemen. Izena emateko epea amaitu ondoren, Punto de Vista jaialdiak hurrengo edizioko Gazte Epaimahaia osatuko duten profilak aukeratuko ditu.

Informazio gehiago: info@puntodevistafestival.com

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.