Pertsona akreditatuentzako oharra: Saio guztietan leku erreserbatuak daude pertsona akreditatuentzat. Sarrera horiek erreserbatzeko aukera dago kasuan kasuko saioa hasi baino 24 ordu lehenagotik 30 minutu lehenagora bitarte, lekuak agortu arte, webgunearen bidez edo jaialdiko leihatila fisikoan, Baluarteko hallean, otsailaren 24tik martxoaren 1era, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:30era.
Jendearentzako sarrerak eskuragarri daude jada eguneroko programaren bidez.