Nafarroako musika talentuari balioa emateko asmoz, jaialdian zehar hainbat artistak emanaldiak egingo dituzte Txintxarri tabernan eta Baluarten. Txintxarri tabernan ekingo zaio programari otsailaren 25ean (asteartea) Diana Villar (Dayanna) DJaren eskutik, Club, EBM, Dark Wave eta ambient estiloen erritmoan. Hurrengo egunean, kabina berean erreleboa hartuko dio Leeharveyk (Oswald Tancoren ezizena), eta disko musika pop, chicago house edo indie estiloekin uztartuko du. Otsailaren 27an (osteguna), bi proposamen izango ditugu: batetik, Rig3lren kontzertua, Yoni Salaberria artista gaztearen musika proiektua. Salaberriak ezaugarri duen autotunedun euskarazko trap estiloa gitarra elektrikoekin, sintetizadore ilunekin eta perkusio elektronikoekin nahasten du. Eta, bestetik, /Göo! artistaren saioa. Nafarroako eta estatuko zirkuituko aurpegi ezaguna da, eta house eta disco estiloez gain, breakbeat edo worldmusic soinuak ere baliatzen ditu. Asteburua Juárez pop-rock taldearekin hasiko dugu, hilaren 28an (ostirala) bere azken lana aurkeztuko baitu: El ciclo del sol y el fin de los días. Kontzertu hori Txintxarri tabernak antolatu du, eta artista gonbidatuaren saioa izango da ondoren. Martxoaren 1ean (larunbata), jaialdia amaitu aurretik, musika Cerdiloopen esku izango da. Rig3lren kontzerturako sarrerak doan izango dira, eta hemen eskura daitezke: Bacantix. Juárez ikusteko sarrerak, berriz, hemen eskura daitezke: Wegow. DJ saioetara libreki sartu ahal izango da, edukiera mugara iritsi arte.
Gainera, Radio 3 katea Punto de Vista jaialdian izango da Tres en la Carretera programaren zenbait saio egiteko. Programa hori irrati kate horretako asteburuko kultur espazioa da, eta Isabel Ruiz Larak zuzentzen eta aurkezten du. Kazetariak jaialdian parte hartzen duten zinemagileei elkarrizketak egingo dizkie, eta Edu Erreak eta Olaia Inziartek emanaldiak egingo dituzte. Programak otsailaren 26an (asteazkena) eta 27an (osteguna) izango dira, 18:00etan, Baluarteko atondoan, eta publikoak doan sartu ahal izango du edukiera mugara iritsi arte.
Jarduera horiek egiteko, Navarra Music Commission bulegoaren, Txintxarri tabernaren eta Radio 3 katearen laguntza izango da.
Punto de Vista gauak Txintxarri tabernan
Otsailak 25, asteartea, 23:00etatik aurrera
Sarrera doan edukiera mugara iritsi arte
Navarra Music Commission bulegoarekin lankidetzan
Otsailak 26, asteazkena, 23:00etatik aurrera
Sarrera doan edukiera mugara iritsi arte
Navarra Music Commission bulegoarekin lankidetzan
Otsailak 27, osteguna, 21:30ean eta 23:00etan
Sarrera doan gonbidapenarekin (hemen eskura daiteke). Sarrera librea DJ saioan, edukiera mugara iritsi arte
Navarra Music Commission bulegoarekin lankidetzan
Otsailak 28, ostirala, 21:00etan eta 23:00etan
Kontzerturako sarrerak hemen eskura daitezke. Sarrera librea DJ saioan, edukiera mugara iritsi arte
Martxoak 1, larunbata, 23:00etan
Sarrera doan edukiera mugara iritsi arte
Radio 3 kateko programak: Tres en la Carretera
Edu Errearen emanaldiarekin
Baluarteko atondoa. Sarrera libre edukiera mugara iritsi arte
Olaia Inziarteren emanaldiarekin
Baluarteko atondoa. Sarrera libre edukiera mugara iritsi arte