Programatzaile Gazteen Zubi Programa (15–19 urte)

2026ko iraila – 2027ko otsaila

Punto de Vista-k 2026rako Moving Cinema x Punto de Vista Programatzaile Gazteen programa zabaldu du. Programak 15 parte-hartzaile bilduko ditu, eta urtean zehar gure hirian egiten diren zinema-zikloak aurkeztu eta programatzeko aukera izango dute. Horretarako, koordinatzaileen laguntza eta aholkularitza izango dute, esperientzia osoan zehar gidatuko dituztenak. Gainera, Patxi Burillo zinemagilea izango da haien erreferentziazko mentorea, eta jardueraren jarraipen etengabea egingo du.

Proposamen honen bidez, zinemarekiko interesa duten eta aurretiko esperientziarik ez duten 15 eta 19 urte bitarteko gazteek zinemaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute, zinema-programazioaren praktikaren bidez, publiko jakin baterako filmak hautatzeko prozesuak eta irizpideak ezagutuz. Jardueraren helburua, halaber, zinemarekiko gozamena sustatzea eta ikus-entzunezko lanen inguruan begirada kritiko eta sortzailea piztea da.

Horretarako, honako programa diseinatu dugu, hiru bloketan banatuta, bakoitza zinemaren eta kulturaren arloko erreferentziazko erakunde batek gidatua:

  • Punto de Vista-ko Fokuak Nafarroako Filmotekan
  • Ateneo Navarro kultura elkartea
  • Heroínas de Cine zine-foruma

Informazio gehiago

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.