Agnès Varda-k “itxaropena” hitza bidaltzen dio 223 words filmari eta 100 hitzak lortzen dira

Agnès Varda-k “itxaropena” hitza bidaltzen dio <i>223 words</i> filmari eta 100 hitzak lortzen dira
2016/01/12
Agnès Varda zinemagile frantziar handia da 223 words izeneko proiektura gehitu den azken pertsona ospetsua. Film kolektibo horrekin, Punto de Vista jaialdiak Keywan Karimi zinemagile irandarrarentzako Writing on the city bere azken filmarengatik zigor gisa eskatutako kondenari, sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zigorrada, erantzun nahi dio. Filmaren mundu-mailako estreinaldia hartuko du jaialdi nafarrak bere hamargarren edizioan. Keywan Karimi-ren dokumentalak, saiakera moduan, Teheran hirian pintadak eta horma-irudi politikoak adierazpen- eta askatasun-bide gisa izan duen eta duen historia eta erabilera kontatzen digu.

Agnès Varda zinemagile frantziar handia da 223 words izeneko proiektura gehitu den azken pertsona ospetsua. Film kolektibo horrekin, Punto de Vista jaialdiak Keywan Karimi zinemagile irandarrarentzako Writing on the city bere azken filmarengatik zigor gisa eskatutako kondenari, sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zigorrada, erantzun nahi dio. Filmaren mundu-mailako estreinaldia hartuko du jaialdi nafarrak bere hamargarren edizioan. Keywan Karimi-ren dokumentalak, saiakera moduan, Teheran hirian pintadak eta horma-irudi politikoak adierazpen- eta askatasun-bide gisa izan duen eta duen historia eta erabilera kontatzen digu.

Iragan abenduaren 23an, Keywan-ek jarritako helegitearen harian bista ospatu zen eta aldekoa izan zen; itxura guztien arabera, sei urteko kartzela-zigorraren eta 223 zigorradaren zati bat murriztua izan daiteke, nahiz eta zenbateraino murriztuko diren jakitea zaila izan. Egun batzuen buruan, epaimahaiak bere amaierako epaia emango du. Horregatik, orain inoiz ez bezala, Punto de Vista jaialdiak ahotsak eta hitzak gehitzen jarraitu beharra dauka; izan ere, Keywan Karimi berak jakinarazi duen gisan, nazioarteko ahalegin horien berri epaimahaien belarrietara iristen da eta haiek kontuan hartzen dituzte euren epaietan. Keywan-i babesa ematen dion nazioarteko kanpainaren zabalkunde mediatikorako lana ere ezinbestekoa izango da. Proiektu horri gehitu zaizkio Donostiako Zinema Jaialdia, change.org plataformaren kanpaina bat eta Abbas Fahdel zinemagile irandarrak hasi duen sinadura-bilketa ere.

223 words filmarekin, Punto de Vista-k mundu osoko 223 zinemagileren ahotsak gehitu nahi ditu; horiei hitz bakarreko grabazio bat egitea eskatzen zaie Karimi-ren kasuan bezala adierazpen-askatasunaren zapalkuntzen aurrean gogoeta egitera eramango gaituena. Varda-z gain, zeinak, itxaropena hitza bidali duen, orain arte proiektura gehitu diren zuzendarien zerrendan, ehunera iritsi dena, honako zinemagile espainiarrak leudeke: Andrés Duque (askatasuna), Isaki Lacuesta (pentsamendua), Fernando Arrabal (xelebrea), Montxo Armendariz (elkartasuna) edo Basilio Martín Patino (animoa); baita kontinente guztietako nazioarteko errealizadoreak ere, horien artean: James Benning (bakea), Ignacio Agüero (besarkada), Patricio Guzmán (kemena), Alan Berliner (elkarri lotuta), Victor Kossakovsky (edertasuna), Jay Rosenblatt (arnasketa) edo Lynne Sachs (beroa). 223 words  filma erakunde bizia bailitzan ari da sortzen; egunetik egunera, astetik astera, mundu osoko txoko guztietatik ahots berriak gehituz doaz eta adierazpen-askatasunaren aldeko mezu komun bat osatuz doa. Filma eguneratuz joango da harik eta biribila izango ez den eta dagokigun kasuaren bidegabekeria eta gizatasunik eza nabarmenduko dituen zifrara iritsi arte. Zuzendarien zerrendari gehitzen zaio  Jafar Panahi, Iranen bere askatasuna mehatxatuta ikusi duena. Keywan Karimi Iruñean bere lanaren mundu-mailako estreinaldian izango den oraindik misterioa da.

Jaialdia irekirik dago mundu osoko zinemagileen hitzen bidalketara. prensa@puntodevistafestival.com bidez harremanetan jar zintezkete. 

Filmaren sortze-prozesua jarraitu ahal izango da Punto de Vista-ren Vimeo kanalean: https://vimeo.com/puntodevistafestival

Informazio gehiago jaialdiaren blogean: http://www.puntodevistafestival.com/blog/

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.