Dagoeneko ireki da Punto de Vista 2020 jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea

Dagoeneko ireki da Punto de Vista 2020 jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea
2020/01/13

Akreditatu nahi duten profesionalek eta kazetariek egin dezakete jaialdiko web orriaren bidez.

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko – Punto de Vista hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzeko epea datorren otsailaren 19a arte irekita egongo da. Akreditatu nahi duten profesionalek eta kazetariek jaialdiaren web orriaren bidez egin ahal izango dute.

Akreditazio profesionala zine eta ikus-entzunezko sormen eremurako profesionalei dagozkie bakarrik (ekoizle eta banaketa etxeak, errealizadoreak eta programatzaileak), eta baita hirugarren zikloko ikasleei ere (ikus-entzunezkoen ikasketa zehatzak). Izena emateko kuota 20 eurokoa da. Horiek ordaindu ahal izango dira jaialdiko web orriaren bidez otsailaren 23a arte. Data hori igaro ondoren, akreditazioa 25 eurotan izango da eta eskudirutan ordaindu beharko da jaialdiko egoitzan martxoaren 2tik aurrera, jaialdiko egoitzako akreditatuen standean.

Prentsa akreditazioa doakoa da eta komunikabideen ordezkariei bakarrik dagokie (idatzizko prentsa, prentsa elektronikoa, prentsa agentziak, telebista eta irratia). Akreditazioari esker, lehentasunez sartu ahal izango dira Sail Ofizialeko goizeko proiekzioetara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara. Akreditatuak beste zikloetako proiekzioetan sartu ahal izango dira dagoen tokiaren arabera. Akreditazioen kopurua mugatua da, beraz, horiek Jaialdiaren irizpidearen arabera banatuko dira. Eskaera bidaltzeak ez du esan nahi akreditazioa lortuko denik.

BOLUNTARIOEN KANPAINA ETA EPAIMAHAI GAZTEA
14.edizioan boluntario eta gazte epaimahaia izateko izen-ematearen epea otsailaren 11a arte irekia gongo da.

Interesatuek boluntario gisa izena eman dezakete esteka honetan:
www.puntodevistafestival.com/eu/voluntarios.asp

Interesatuek Epaimahai gazte gisa izena eman dezakete esteka honetan:
www.puntodevistafestival.com/eu/jurado_juventud.asp

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.