Punto de Vista 2023rako sarrerak salgai

Punto de Vista 2023rako sarrerak salgai
2023/03/13

Filmen proiekzioak, hitzaldiak, performanceak, topaketak zinemagileekin edo haurrentzako saioak izanen dira Iruñean martxoaren 27tik apirilaren 1era

Martxoaren 27tik apirilaren 1era bitarte Punto de Vista eginen da Iruñean, eta jaialdiaren saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.puntodevistafestival.com webgunean. Sarreren prezio orokorra 3 euro da saioko, baina zenbaitzuk doan izanen dira.

Astebetez, nazioarteko ikus-entzunezkoen komunitatearen epizentroa izanen da Punto de Vista, egoitza hauetan: Baluarte, Golem zinemak, Oteiza Museoa, Iruñeko Planetarioa, Nafarroako Filmoteka, Civivox Condestable eta Civican. Filmen proiekzioak, topaketak zinemagileekin, performanceak, Sail Ofiziala edo haurrentzako zinema dokumentaleko saioak izanen dira jaialdiaren egoitzetan. 

Punto de Vistaren programazioak zazpi atal handi izanen ditu: Sail Ofiziala, 13 herrialdetako 18 film bilduko dituena –guztira 800 inguru inskribatu ziren lehiaketan parte hartzeko–; bi atzera begirako, Bestelako garaiak datoz | Es nahen andere Zeiten. Peter Nestlerren zinema, alemaniar zinemagileari buruzkoa, eta Zuhaitzetatik urrun, funtsezko ondasunen ekoizpenari buruzkoa; Fokuak saio monografikoak, zeinen bidez nazioarteko zinemagile garrantzitsuenetako batzuengan jarriko baitu arreta Punto de Vistak –Fukuda Katsuhiko, Ana Poliak eta Pascale Bodet–; Bitartekaritza programa, jaialdia publiko berriei zabaltzen saiatzeko; Lan, sorkuntza eta ekoizpen prozesuen inguruko jarduera publikoak proposatuko dituena; Contactos, zinema dokumentala eta beste zenbait praktika artistiko eta gogoeta praktika kontaktuan jarriko dituena; eta X Films proiektua, errealizadore berriek hurrengo edizioan estreinatuko diren filmak grabatzeko proposamenak egin ditzaten.

Gainera, Puxika Gorria ludoteka eskainiko du aurten ere Punto de Vistak, kontziliazioa ahalbidetzeko. Horrela, sei hilabetetik hamabi urtera bitarteko haurrentzako gune bat egonen da, eta akreditatutako pertsonek ez ezik, publiko orokorrak ere baliatu ahal izanen du zerbitzua, martxoaren 30ean eta 31n, eta apirilaren 1ean. Plaza erreserbatzeko aukera dago jada, gure webgunean.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.