Noiz jaso dezaket akreditazioa?
Martxoaren 27tik aurrera, Baluarteko halleko akreditazioen mostradorean; ordutegia: 9:30-14:00 eta 15:30-19:30. Gogoratu: ez baduzu ordaintzen zure akreditazioa dagokion epean, 5€-ko errekargua ordaindu beharko duzu hura jasotzean.
Sar naiteke jaialdiaren emanaldi guztietara nire akreditazioarekin (profesionala / ikaslea / epaimahaikide gaztea)?
Bai, emanaldi guztietara sar zaitezke, pertsona akreditatuentzako aforoa bete arte.
Zer gertatzen da akreditazioa izanik sarrera bila joan eta amaitu egin badira?
Gure gomendioa da emanaldira sartzeko ilaran itxarotea, ea azken orduan libre gelditzen den eserlekuren bat.
Zenbat sarrera eskura ditzaket nire akreditazioarekin emanaldi bakoitzeko?
Sarrera bakar bat emanaldi bakoitzeko.
Batera eskura ditzaket sarrera guztiak?
Ez, akreditatuek soil-soilik erretira ditzakete egunean eguneko eta hurrengo eguneko saioetarako sarrerak (saio bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago arte).
Leihatilara joan behar dut nire sarrerak jasotzera ala online egin dezaket?
Bi eratan egin dezakezu. Online gure web orrian, edo jaialdiaren leihatilan, Baluarteko hallean (martxoaren 27tik apirilaren 1era), edota Baluarteko leihatila nagusian, haren ohiko ordutegian. Kasu guztietan, gogoratu sarrerak eskura ditzakezula saioa hasi baino 24 ordu lehenagotik 30 minutu lehenagora arte.
Non eskura ditzaket beste areto batzuetako emanaldietarako sarrerak (Golem, Planetarioa, Oteiza Museoa, Civican edo Civivox)?
Baluartetik kanpo gertatzen diren saioetarako sarrerak jaialdiko leihatilan, Baluarteko leihatilan eta gure webgunean eskura ditzakezu.
Sar naiteke doan nire akreditazioarekin ordaindu beharreko edo programaziotik kanpoko ekitaldi berezietara?
Ez. Akreditatuek sarrerak erosi behar dituzue ekitaldi horietara sartzeko. Jaialdiaren informazio materialek argi zehazten dute zeintzuk diren ekitaldi berezi horiek.
Akreditazioak eskubidea ematen dit festibalaren festa eta ekitaldietara joateko, hala nola koktel profesionaletara edo amaierako festara?
Gustura esango genizuke baietz, baina sentitzen dugu esatea aforoa mugatua dela eta ezin duzula halakorik egin. Espresuki aurkakorik adierazi ezean, koktel profesionalak eta amaierako festa soil-soilik dira gonbidapen pertsonala duten pertsonentzat.
Eta sarrera galtzen badut?
Kasu horretan, saioa hasi baino 5 minutu lehenago arte itxaron beharko duzu, ea gelditzen den sarreraren bat libre.
Pertsona akreditatu gisa, erabil dezaket Punto de Vistako Ludoteka?
Noski! Ludoteka zabalik dago nahi duen ororentzat, umeak bertan utzi eta filmak lasai ikusteko. Zabalik egongo da martxoaren 29tik (osteguna) apirilaren 1era (larunbata). Plazak erreserbatzeko: lotura honetan.
Noiz eros ditzaket nire sarrerak?
Martxoaren 17tik aurrera, Baluarteko leihatilan eta online (hemen). Gainera, martxoaren 27tik aurrera, Baluarteko hallean egongo den jaialdiaren leihatilan ere erosi ahal izango dira.
Sarrerak eros ditzaket jaialdiaren jarduera guztietarako?
Bai, Punto de Vista zabalik dago publiko guztientzat. Nahi dituzun sarrera guztiak eros ditzakezu, nahi duzun egun guztietarako.
Online sarrerek kudeaketa gastuak dituzte?
Bai, kudeaketa gastu bat dute, online eginiko sarrera erosketa guztietan bezala. Kasu honetan, 0,95 € sarrera bakoitzeko.
Bozka eman dezaket publikoaren sarian?
Bai. Saioetara bertaratuz gero, Sail Ofizialeko film guztietan bozka dezakezu.
Nola eman dezaket publikoaren sarirako botoa?
Emanalditik irtetean, QR kode bat izango duzu botoa emateko.
Zenbat balio dute sarrerek?
Ohiko emanaldien sarrerek, 3€. Litekeena da saio bereziek beste prezio bat edukitzea. Behar bezala jakinaraziko da.
Itzul dezaket sarrera bat?
Ez, behin erosita, ezin izango duzu sarrerarik itzuli.
Publiko gisa, erabil dezaket Punto de Vistako Ludoteka?
Noski! Ludoteka zabalik dago nahi duen ororentzat, umeak bertan utzi eta filmak lasai ikusteko. Zabalik egongo da martxoaren 29tik (osteguna) apirilaren 1era (larunbata). Plazak erreserbatzeko: lotura honetan.