Super-8
Pasarteen pasarteak. Denboran eta espazioan etengabe hedatzen den konpilazioa. Excerpts I [Though I now depart…], proiektu filmiko honen lehen atala, joan-etorriek, (berriz) elkartzeek eta abiatzeek osatzen dute. Argiaren eta keinuaren energiak organikoki bultzatutako erregistroak. Nonbait, fikzioa posible izan zen.
- Filmografia:
Excerpts I [Though I now depart…] (2020), Meihōdō (2020), Twelve Seasonal Films (2018-2020), Gimcheoul (2018), The Eternal Virgin (2017), Amijima (2016)
Mundu-mailako estreinaldia
Jorge Suárez-Quiñones Rivas
Jorge Suárez-Quiñones Rivasen obra hainbat jaialditan proiektatu da (Rotterdam, Fracto Experimental Film Encounter Berlin, Filmadrid, Margenes, Documenta Madrid eta Curtocircuíto, besteak beste), bai eta arte garaikideari lotutako espazioetan ere (CA2M, MUSAC, Tokyo Image Forum, Artplay Design Center Moscow, Takechi Gallery, Salón Madrid). Bere lana online artxiboen eta katalogoen parte ere bada (IFFR Unleashed, Rencontres Internationales Paris-Berlin, MUBI's Notebook). Irakaslea eta proiektuen tutorea da Master LAVen.