Paralelo 28

Año2020 Iraupena24 min. HelbideaSantiago Bonilla ArgazkilaritzaSantiago Bonilla MuntaketaSantiago Bonilla SoinuaEmiliano Mendoza

DCP 

Paralelo 28k munduko gatz-meatzerik handieneko langileen lan-baldintzak islatzen ditu. Meatzea Mexikoko iparraldean dago, eta filmak langileen jana lapurtzen duen soldadu-txakur begibakar baten istorioa kontatzen du. Lehengaiaren, ikustearen, paisaiaren, makinen eta lantokien errepresentazioaren paradoxan interesa du. Paradoxa honek irudi bidimentsionalez baliatuta gorputz baten hiru dimentsioak irudikatzearen ezinezkotasuna laburtzen du, eta lehengaia eta lana munduaren bolumenaren eta pisuaren froga bakartzat hartzen ditu, objektuen presentziaren eta irudien errepresentazioaren artean desberdintzerik ez dagoen historiako une honetan.

- Filmografia:
Paralelo 28 (2020), Cascajo (2019)

Estreinaldia Espainian 

Santiago Bonilla

Santiago Bonillak hizkuntza eta literatura hispanikoak ikasi zuen, eta memoriari buruzko tesia idatzi zuen. Zinema ikasi zuen Zinematografia Ikasketen Zentroan (CUEC-UNAM), eta hainbat film labur zuzendu zituen. Sortzaile Gazteak - FONCA beka eman zioten, Ximena Cuevas tutore zuela. Moreliako Nazioarteko XV. Zinemaldian (FICM) gidoigintzako saria irabazi zuen, eta ordutik zuzendari eta zinematografo laguntzaile gisa lan egiten du. Bere lana oroimenean eta paisaian oinarritzen da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.