OT-IL filmean, ogia artisau-eran egiten berrogei urte daramatzan okin baten keinuak erakusten dira. Okinaren eta zinegilearen arteko topaketa bat da. Etxeko ekipo zaharkitu batekin grabatu da, eta etxean egindako substantzia kimikoekin prozesatu. Halaxe bilatu da ogiaren fabrikazioaren eta filmaren beraren fabrikazioaren arteko simetria.