Narciso

Año2020 Iraupena29 min. Proiekzio formatua16 mm - DCP KoloreaKoloretan HizkuntzaEspainera HelbideaJulio Fermepin ArgazkilaritzaJulio Fermepin SoinuaJuan Bernardis (Bum!Audio) Produkzioa Ferme Films, Universidad del Cine.

BAFICI, Tranås at the Fringe Festival.

Estreinaldia Espainian

 

Hoy estoy aquí
Mañana me voy,
Pasado mañana
Dónde me encontraré


Jujuyko Rio Granderen haran ospetsuan, goi-ordokirako sarbidea den Humahuacako arroilan, Hornaditas komunitatea bizi da. Narciso arduratzen da uraz komunitatean, eta batetik bestera ibiltzen da haranean barrena ureztatze ubideak zulatuz eta konponduz. Julio Fermepin du alboan, 16mm-ko kamera batekin, egun argitsuetako kolore biziak filmatu nahian. Zer da haran bat, elkortutako eremu zabalen arteko oasia baino? Espazio horretan, dena da handiagoa, sagar berdeen kolorea ere bai, garraztasun gozo hori sentitu daitekeen plano batean. Narciso, zinemagilea alboan duela ikusita, autoerretratu txiki bat interpretatzen du, non lehenbizi bere gauza tipiko guztiak erakusten dituen (llamak eta ‘cardonak’, egiazko eta plastikozko loreak, irina egiteko arto lehorra, eta Argentinako bandera airean). Iritsiko da atipikoa dena, Narciso hizketan hasten denean, ez zinemagilearentzat, filma ikusiko duen publikoarentzat baizik, hantxe egongo balitz bezala, atzean jende multzo bat edukiko balu bezala. Guretzat, Narcisok musika jartzen die ere bere ibilbideei, balada, ‘chacarera’ eta ‘carnavalito’-ekin. Halako batean, bere ‘auto-piedra’-ren istorioa kontatzen du, mundu osoa ibiltzeko makina bat, pelikula hau bezala, eta Tarteño Rojasen ‘carnavalito’ honen letra bezala:

Cartita recibirás
Retrato te mandaré
Pero a mi persona
Nunca la verás.



Lucía Salas

Programa berean

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.