Guerra

Año2020 Iraupena104 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaPortugesa HelbideaMarta Ramos, José Oliveira ArgazkilaritzaJosé António Loureiro, Manuel Pinto Barros, Pedro Bessa MuntaketaJosé Oliveira, Marta Ramos SoinuaFelipe Zenícola, Bernardo Theriaga Produkzioa Abel Ribeiro Chaves, José Oliveira, Marta Ramos

Filmografia: Paz (2021), Guerra (2020), 35 anos depois, O movimento das coisas (2014), O Atirador (2013), Times Are Changing, Not Me (2012), Sem Abrigo (2012).

Doclisboa, Mostra Internacional de Cinema de São Paulo, Porto/Post/Doc, MDOC - Festival Internacional de Documentário de Melgaço. 

Estreinaldia Espainian

 

Zein da tituluaren gerra? Lehen erantzuna izango litzateke Afrikako gerra kolonial portugaldarra (1961-1974), hainbat belaunaldi kolpatu dituena, oraindik ere bi geografietan bizi, aments egin, lan egin eta hiltzen direnak. Haien memoria osatua egotetik urrun dago oraindik. Gerra hari buruz Portugalen gertatutako pasadizoak, jendeak kontatzen edo isilean gordetzen dituen istorio traumatiko txikiak edo handiak, horiexek elikatzen dute film honen gertakizuna, José Lopes aktore nagusiak pentsatu, paseatu, hizketatu eta idatzitakoa, José Oliveirarekin batera, zuzendarikidea Marta Ramosekin. Eta nor da, edo hobeto esanda, nor zen José Lopes? Ezinezkoa da hori geure buruari ez galdetzea Guerra ikustean. Harena baino presentzia biziago eta hunkigarriago gutxi izan dira azken urteotako zineman. José Lopes bere pertsonaia da hemen, Manuel, alias «Manecas», gerrako beteranoa, Lisboan bizi, ibili eta amets egiten duena —amesgaiztoak, ametsak baino gehiago—; badu neskalaguna, baina harengandik urrundu egiten da, bai eta seme bat ere, bera baino hobea. Ama bat ere badu, hilerrian, eta gauez joaten da harengana eguneko gauzak kontatzera. Eta mamu ugari inguruan: batailoiko lagunak, batez ere, gerrako beteranoak, haiekin geratzen baita jateko, edateko, kantatzeko, negar egiteko, denak presente, baina ez denak bizirik jada. Baina bada bigarren adiera bat izenburu horrentzat, gerra guztien, atzokoen, gaurkoen, egunerokoen iraunkortasuna adierazten duena. Manecasekin zerikusirik ez dutenak, Zé Lopesekin eta mundu guztiarekin baizik. Gerra horietarako gordetzen ditu filmak bere itzalak eta bere argirik gordinena, eta haiek kondentsatzen, egituratzen, eliditzen, sinbolizatzen, espazializatzen eta tenporalizatzen ditu. Halaxe dio Anak, psikologoak, filmeko sekuentzia harrigarrienetako batean, elkarren gainean jarritako hitzekin eta irudiekin, kafea iragazten entzuten dugun bitartean (kafea!): «Afrikara ihes egin zenuen, itsasontzi batean sartu zinen, hilabeteak eta hilabeteak, hil egin zenuen, jendea hiltzen ikusi zenuen... eta aldatua itzuli al zinen? Mila aldiz hil zinen, mila aldiz hil zintuzten, mila aldiz hil zenuen... Salazar? Beltzak? Mundua? Dirua? Zu?».



Manuel Asín

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.