Transparent, I am

Año2020 Iraupena12 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaJaponiera HelbideaYuri Muraoka ArgazkilaritzaYuri Muraoka MusikaFrédéric Chopin

Filmografia: Transparent, I am (2020), IDEA (2019), Transparent, the World Is (2019), Schizophrenia (2016).

International Short Film Festival Oberhausen, Moscow Experimental Film Festival, Bogotá Experimental Film Festival, Athens Digital Arts Festival, Image Forum Festival 2021.

Estreinaldia Espainian

 

Autoerretratu bat. Zinemagilea ikusten dugu, baina, gainera, berak ikusten duen moduan ikusarazten digu. Ospitaleetatik eta kontsultetatik eginiko ibilbideaz mintzo zaigun emakume bat, eta, halaber, izendatu gabe, bere buruko gaixotasunaz mintzo zaiguna. Mintzo zaigu eskuei begiratzeaz eta ezer ez ikusteaz, gardenak bihurtu direlako. Mintzo zaigu kanpoko munduaren inguruan inolako ziurtasunik ezin edukitzeaz, baita norberaren existentziaz ere. Mintzo zaigu bakardadeaz, baina baita familiaz eta etxeaz ere, sentitzen den minaz eta eragiten den minaz. Maitasunezko hitzei buruz, hitz beldurgarriak ere badirenak. Mintzo zaigu horretaz guztiaz eta, pelikula amaitzean, laburra izanagatik, asko dakigu jada zinemagileaz. Dena dela, mintzatzeaz gainera, ikusarazten eta sentiarazten digu. Ikusarazten digu, hobeto senti gaitezen. Forma ematen dio bera den horri eta bera bizi den errealitateari. Errealitate ziurgabe bat partekatzeko, forma ziurgabe bat sortzen du, aldakorra. Pelikula labur hau, horren zabala eta ezin besarkatuzkoa den zerbait sentiarazteko, ideiez beterik dago, bizitza zatiez, xehetasunez, asmakizun formalez, zuri-beltzezko irudiez eta koloretako irudiez, marrazkiez, pintura bizidunez, mugikorrarekin grabatutako irudiez, irudi baten barruan agertzen diren irudiez, irudi errealistez eta irudi fantastikoez. Honako hau galde dezakeen emakume baten autoerretratua da: «Nola aldatuko da mundua begiak zabalduko ditudan hurrengo aldian?»
 

Pablo García Canga

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.