Film balkonowy

Año2021 Iraupena100 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaPolaniera HelbideaPaweł Łoziński ArgazkilaritzaPaweł Łoziński MuntaketaPaweł Łoziński, Piasek & Wójcik SoinuaPaweł Łoziński, Franciszek Kozlowski MusikaJan Duszynski Produkzioa Agnieszka Mankiewicz / Lozinski Production, Pawel Lozinski for Lozinski Production

Filmografia: Film balkonowy (2021), You Have No Idea How Much I Love You (2016), Father and Son (2013), A Woman From Ukraine (2002), Birthplace (1992) The Way It Is (1999), Sisters (1999).

Locarno Film Festival, IDFA, DOK Leipzig, Jih.lava IDFF, True/False Film Festival, ZagrebDox - International Documentary Film Festival, DocPoint – Helsinki Documentary Film Festival.

Estreinaldia Espainian 

Varsovian, Paweł Łozińskiren etxearen azpitik pasatzen ari da jendea. Batzuk lasai dabiltza, beste batzuk presaka, batzuk ia noraezean. Paseo bat ematen ari dira seme-alabekin, berandu iristen ari dira lanera edo hitzordura, nekatuta itzultzen ari dira etxera edo etxetik ateratzen ari dira maskotekin. Bizi une desberdinetan daude guztiak, nahi, helburu edo xede desberdinak dituzte, eta bakoitzak bere ikuspegi berezia du izateari buruz, gutxi gorabehera hausnartua. Poloniar zinemagileak (2009an ere hartu zuen parte Punto de Vistaren Sail ofizialean Kici, Kici filmarekin), goitik begiratzen die, eta haien iragaitea etetea eta galdera batzuk egitea erabaki du.

Bi urte baino gehiagoz bere balkoian babestuta, Łozińskiren egitekoa izan zen jendearengana hurreratzea galderak egitera, bizilagunengana, ezezagunengana eta baita bere emaztearengana ere, bizitzaren zentzuari buruz galdetzeko bertatik bertara. Ustekabeko erantzunak, adierazpen intimoak, hutsalkeriak, gogoeta filosofikoak eta irain larriren bat ere entzungo dugu. Badira oso agerpen iheskorrak, bai eta behin eta berriz agertzen diren pertsonaiak ere, eta giza esperientzien tapiza ehotzen dute guztiek, istorio ttipiak pilatuz, elkarren artean errima osatzen eta mintzatzen direnak batzuetan. Leku batetik mugitu gabe, hurkoa kameraren bidez ezagutzearen aldeko apustua egin du Film balkonowy filmak, kamerari berari esker nolabait ere, agerian utziz zinemak bestearengana hurbiltzeko duen ahalmena. Film argitsua, arina bezain pisua une batzuetan, kanpora begira dagoena, geure baitan asko sartu garen garai honetan hain zuzen ere.



Miguel Zozaya

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.