No hay regreso a casa

Año2021 Iraupena71 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaEspainera HelbideaYaela Gottlieb ArgazkilaritzaCésar Guardia Alemañi MusikaIvan Caplan Produkzioa Puré Cine, Pasajera Cine

Filmografia: No hay regreso a casa (2021), Pasaporte alemán (2020).

Festival de Cine de Lima.

Estreinaldia Europan

 

- Yae, esadazu egia. Faxista naizela uste duzu, ezta? Ia nazi bat, ezta?

- Pixka bat

Robert eta Yaela, filmaren zuzendaria. Aita-alabak. Aita Perutik eta alaba Buenos Airesetik. 25 urterekin, Yaela lan bila dabil eta aldi berean aitaren iraganari buruz ikertzen ari da. Ideologia antagonikoa agerian uzten duten elkarrizketen segida da filma. Roberten amak, II. Mundu Gerran Auschwitzen 3 urte eman ondoren eta Errumaniako bere herrian (Oradea) antisemitismoa hazten ari zela ikusita, Israelera emigratu zuen. Robert sionista da. Alabak aitaren iragana berreraiki nahi duela dirudi, hizketan jarraitu ahal izateko. “Judaismoa nazionalitatea al da? Sionismo mota bat baino gehiago al dago? Ijitoak bezalakoak al dira? Ijitoak bezalakoak al gara? Ben Gurion heroia da ala gerrako kriminala da? Arabiar israeldarrak palestinarrak al dira? Zer da egoera sekularra? Zer da judua izatea? Erlijio bat besterik ez? Zer da sionismoa? Sionismoak bereizten al du? Izan al daiteke judua sionista izan gabe?”
Galdera asko ditu Yaelak.
Filmak zuzendariaren ikerketa erakusten du, bere aita ulertu nahian egiten duen ibilbidea. Material ugariz egina dago: ordenagailuaren pantaila, mugikorreko irudiak, bideo-deiak, marrazkiak dituzten apunteen koadernoak, irudien kalkoak, filmaren gidoia bera, etxeko irudiak.



Lur Olaizola

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.