Estreinaldia Espainian
Filma errealizadorearen ohar argitzailearekin hasten da: “Ez dut zeluloiderik, ez bideo-zintarik. Disko gogorretan eta memoria-kaxa moduan jasotako zenbakiak ditut soilik; kaxa horiek quicktimes deitzen dira. Hortik irudiak atera ditut, eta orain, irudi horiek batu, ordenatu eta zintzotasunez aurkeztu ditut. Baina ez dira egiak”. Errealizadoreak, istripu baten ondorioz, bi hilabetez ohean egon behar izan du, eta, zortzi urtez artxibatzen joan den irudiak eta bazterkinak errekuperatuko ditu ondoren. Horiekin film sentsoriala egingo du: lagunen erretratuak, Bartzelonan zehar egindako paseoak eta jaioterrira, Venezuelara, egindako bidaia, kaosak legea ezartzen duen lekura. Zati batzuekin egindako pelikulan zinemagilearen mundurik minena erakutsiko zaigu, eta une batzuetan El Boscoren pintura bezain onirikoa izango da.
Zinemaldiak
Festival Internacional de Cine de Rotterdam 2011.
Andrés Duque
Andrés Duque. Caracasen jaio zen 1972. urtean. Kazetaritza-ikasketak egin zituen Venezuelako Unibertsitate Zentralean. 1994. urtean, HBO telebista-kateko latinoamerikar dibisioan sartuko da gidoilari eta zineari buruzko erreportajeen errealizadore moduan. Besteak beste, honako jaialdi hauetan izango da: Cannes, Sundance, Berlin, Donostia, Toronto eta Mar del Plata. 2000. urtean, Bartzelonara joan eta Sormen Dokumentalaren Teoria eta Praktikako Masterra egingo du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun, errealizadore, zine-programatzaile eta irakasle lanak egiten ditu.