Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2011ko edizioa  |  sail ofiziala  |  filmak  |  erie
LUZEMETRAIAK
ERIE


Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
Urtea: 2010
Iraupena: 81'
Zuzendaritza: Kevin Jerome Everson
Argazkilaritza: Kevin Jerome Everson
Muntaketa: Kevin Jerome Everson
Produkzioa: Kevin Jerome Everson, Madeleine Molyneaux

Estreinaldia Espainian

Bi gizonek iragarki berria jarriko dute publizitate-panel batean. Neskatxa bat argizariaren sugarrari begira dago egoera hipnotikoan. Bi gaztek esgrima praktikatzen dute. Langile-talde bat inguruko industriaren iraganaz eta orainaz hizketan ari da. Abeslariak eta dantzariak beren saioak egiten ari dira. Migranteak eta migrazio-moduak, keinuak, egitekoak eta bizi-baldintzak 16mm-tan eta zuri-beltzean filmatuak. Erie sekuentziako planoetan, modu zeiharrean, Estatu Batuetako migrazio beltza kontatzen da, hegoaldetik iparraldera, eta haien egungo bizi-baldintzak aztertzen dira. Lana eta denbora librea. Keinuak, ohitura eta aparteko uneak. Pelikulan, Erie lakuaren inguruetan bizi diren komunitate afroamerikarren bizimoduei buruzko hausnarketa egiten da.

Sariak
Best International Feature, Images Festival, Toronto Jury Prize, Best Feature, Migrating Forms Festival, NYC.
Zinemaldiak
International Film Festival, Rotterdam (IFFR) 2010; Opening Night Film, Media City; Chicago Underground Film Festival; FID Marseille; REDCAT, Los Angeles; Festival Entrevues, Belfort, France.

Kevin Jerome Everson

 
Everson Mansfielden, Ohion, jaio zen. Arte Ederretan lizentziatu zen Akrongo Unibertsitatean, eta, prestakuntza osatzeko, Masterra egin zuen diziplina berean Ohioko Unibertsitatean. Haren lanaren bereizgarria da gidoi erako eszenen eta errealitatetik berreskuratutako planoen arteko konbinaketa eta tradizio formalistaren eragin garbia hizkuntza zinematografikoaren erabileran. Kontatzeko garaian, jakin-min historikoak bultzatuko du beti, eta pelikuletan Afroamerikako langile-klasearen bizi-baldintzak erretratatuko ditu. Gaur egun, irakaslea da Virginiako Unibertsitatean, Charlottesvillen. Eversonek Guggenheim edo Virginia Museum bezalako instituzioen ikerketa-bekak jaso ditu, eta haren filmak Sundance, Rotterdam eta Torontoko jaialdietan eman dira, besteak beste.

Filmagintza hautatua

Quality Control (2011)
The Golden Age of Fish (2008)
Cinnamon (2006)
Spicebush (2005)
Company Line (2009)
Old Cat (2009)
According To... (2007)
Pictures of Dorothy (2003)
A Week in the Hole (2001)
BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información