Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2011ko edizioa  |  heterodocsias  |  x films proiektua - errealizadoreak  |  canedo
HETERODOCSIAS - X FILMS
CANEDO


Urtea: 2010
Iraupena: 40'
Zuzendaritza: WeareQQ: Usue Arrieta, Vicente Vázquez
http://weareQQ.com

Canedo Galizian egindako proiektua da, Quintela de Canedo herrian. Hasteko, Vázquez Peleteiro familiaren erretratua egiten da, bere jabetzakoa den zuhaitz baten aurrean. Zuhaitz hori gero moztu egingo dute eta hurbileko industrietan prozesatuko dute paper bihurtu arte. Papera lortu ondoren, jatorrizko familia erretratua eskulangintza metodoak erabiliz inprimatzeko erabiliko dute, inprimatutakoak, moldea gastatzeagatik apurka-apurka balio figuratiboa galtzen duen arte. Koadernatu ondoren, liburua familiara itzuliko dute, zuhaitzak hartu zuen lekuan lurperatzeko, jai ospakizunen artean.

WeareQQ: Usue Arrieta, Vicente Vázquez

Vicente Vazquezek (Tarragona 1976) eta Usue Arrietak (Arrasate 1979) Cuencan ezagutu zuten elkar eta 2003an hasi ziren elkarrekin lanean, WeareQQ izenarekin.Biek batera diziplina anitzeko obra eredu bat egin dute. Eredu horren oinarriak gizarte espazioak berriz definitzeko ariketak dira, eguneroko testuinguruan aurkitzen dituzten gai politiko, ideologiko eta ekonomikoei buruzkoak. Era horretan (bideoak, instalazioak eta espazio publikoan egiten dituzten esku-hartzeak baliatuz), jendea eta haien testuingurua harremanetan jartzeko aukera berriak sortzen dituzte. Erakusketak egin dituzte Juan Ismael eta CA2M arte zentroetan, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan eta Nogueras Blanchard eta Angels Barcelona galerietan, adibidez.Eta haien lan bideografikoak honako ekitaldi hauetan egon dira ikusgai: CGAI, La Noche en Blanco, La Casa Encendida, Las Palmaseko eta Ourenseko nazioarteko jaialdiak eta Mexikoko FMX jaialdia, besteak beste.Gainera, arte egonaldiak egin dituzte Bartzelonako Fabra i Coats sormen fabrikan, Bilboarten eta Argentinako El Levante fundazioan.Bekak jaso dituzte Barcelona Producció, Can Xalant, Injuve eta Agadic erakundeen eskutik eta tailerrak eman dituzte Buenos Airesen eta Liman, Espainiako Kultura Zentroetan, hain zuzen.
BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información