Au pays des basques

Año1930 Iraupena40 min. HelbideaMaurice Champreux GidoiaGaetan de Bernoville ArgazkilaritzaLeon Moriz, Georges Lafont

Euskal Herrian egindkao lehen film soinuduna da, baita kanpoan filmatutako lehen pelikula soinudun frantsesa ere; gainera, euskarazko hitzak entzuten dira, lehenbizikoz. Zehazki, “erlea” da zineman euskaraz entzun zen lehen hitza. Erleek, antzinako euskal mitologiaren arabera, bizidunen eta hilen munduak lotzen zituzten. Filmak Euskal Herri osoa zeharkatzen du, mendietatik kostara, irudi ezin ederragoen bitartez; Maurice Champreuxek, betiere, soinudun irudiak filmatzeari eman zion garrantzia. Au pays des basques dokumental oso ederra da, non paisaiak eta kantuak uztartzen diren, asoziazio-zinemaren egiturarekin. Pelikula kantatua eta kontatua da, soinudun zinemaren sorrera ikusteko oso interesgarria, eta mami metafisikoa duena, gainera, agurren ingurukoa.

Maurice Champreux

MAURICE CHAMPREUX
(París, 1893 – Chargey-les-Gray, 1976)

Zinema zuzendaria, gidoilaria eta argazki-zuzendaria. Zuzendari gisa bere proiekturik ospetsuenak, Lucette (1924), Le Roi de la pédale (1925) eta Les Deux Gamines (1936) dira. Draman eta komedian aritu zen eta, besteak beste, Louis Feuillade zuzendariarekin egin zuen lan, pantaila handira literatura herrikoiko obrak eramanez. Zinematografoa izan zen Barrabas (1919) eta L´orpheline de Paris (1921) filmetan.

Filmografia:

Barrabas (1919)
Les Deux Gamines (1920)
Lucette (1924) (codirigida con Louis Feuillade)
La Fille bien gardée (1924)
L'Orphelin de Paris (1924)
Le Stigmate (1924) (codirigida con Louis Feuillade)
Le Roi de la pédale (1925)
Bibi la Purée (1925)
Après l'amour (1925)
Le récit du capitaine (1929) (codirigida con Robert Beaudoin)
Les cinq sous de Lavarède (1927)
Asile de nuit (1929)
Au pays des Basques (1930)
Hardi les gars (1931)
Allô mademoiselle (1932)
Touchons du bois (1933)
Le Grand Bluff (1933)
Judex 34 (1933)
Les Deux Gamines (1936)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.